Nafarroak 48 kasu atzeman ditu, uztailaren 30etik izandako kopururik txikiena
Nafarroak 48 kutsatze berri atzeman ditu igande honetan, uztailaren 30etik izandako kopururik txikiena, Foru Gobernuak emandako datuen arabera.
Zehazki, 1.202 proba diagnostiko egin dituzte (bezperan baino 684 gutxiago), eta horietatik % 4 positibo izan dira. Horrenbestez, positibotasun tasa puntu bat pasatxo igo da: % 2,96tik 4ra.
Seigarren eguna du Erkidegoak 100 kasu baino gutxiago zenbatzen. Horrez gain, duela astebeteko edo bi asteko datuekin alderatuta, 32 eta 113 kasuko beherakada da.
Iruñean eta bere eskualdean kasu positiboen % 58 erregistratu ziren, Tuteran % 4 eta Lizarran % 2. Gainerako positiboak (% 36) Nafarroako beste zonalde batzuetan banatzen dira.
Udalerri edo gune zigortuenei erreparatuta, Artika eta Burlata dira denen buru, launa kutsatzerekin. Barañainen, Cordobillan eta Iruñeko Txantrea auzoan hiruna kutsatze atzeman dituzte, eta Irunberrin, Urdiainen eta Sarrigurenen, bina.
Erregistratutako kasu berrien adin-tarteen araberako banaketari dagokionez, talde nagusia 15 eta 29 urte artekoa da (% 27), eta ondoren, 30 eta 44 urte artekoa (% 23). Ondoren, 45 eta 59 urte bitartekoak eta 15 urtetik beherakoak daude, biak % 17rekin. Azkenik, 75 urtetik gorakoen taldea (% 12) eta 60 eta 75 urte bitartekoen taldea (% 4) daude.
Positibo berrien batez besteko adina 35,7 urtekoa da. Generoari dagokionez, kasuen % 54 gizonezkoak dira eta % 46 emakumezkoak.
Ospitale-okupazioaren ikuspegitik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak jakinarazi duenez, ospitaleratzeen eta alten balantzearen ondoren, 142 pertsona daude ospitaleratuta covid-19arekin (atzo baino hamar gutxiago); horietatik 25 zainketa intentsiboetako unitateetan daude (atzo baino bi gehiago), eta beste 12 etxeko ospitaleratzean (atzo baino bat gehiago). Gainerakoak, 105 gaixo, gela arruntetan daude (atzo baino 13 gutxiago). Atzo bi pertsona hil ziren, 81 eta 91 urteko bi gizonezko, eta aurreko egunetan hiru pertsona hil zirela jakinarazi dute, 87 eta 97 urteko bi emakume eta 78 urteko gizon bat.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatua 50.403koa da Nafarroan. Kausa horren ondorioz baieztatutako heriotzen kopurua 1.084koa da Nafarroan.
Bestalde, Espainiako Osasun Ministerioak esan du hirugarren olatuak beheraka jarraitzen duela eta orain intzidentzia-tasa metatua 416 kasukoa dela 100.000 biztanleko. Hala ere, zuhurtzia eskatu du eta neurri murriztaileak mantentzea ezinbestekotzat jo du, "egoera oraindik oso txarra delako".
Fernando Simon Osasun Larrialdiak Koordinatzeko Zentroko zuzendariak zehaztu duenez, astelehen honetan 30.251 positibo berri detektatu dituzte, eta ostiraletik 702 pertsona gehiago izan dira. Azken zazpi egunetan 1.230 heriotza izan dira Estatuan, 200 egunean.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.