Koronabirusaren semaforoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Basaurik, Gorlizek eta Lasarte-Oriak gune gorria utzi dute, intzidentzia hobetuta

Aldiz, Ondarroak ezin izan dio maila laranjari eutsi, eta eremurik latzenera itzuli da. Gaur-gaurkoz 16 udalerri gorri daude EAEn.
Gráfico: EITB Media.
Argazkia: eitb.eus

Basaurik, Gorlizek eta Lasarte-Oriak gune gorria utzi dute, intzidentzia tasa hobetu ostean, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Aldiz, Ondarroak ezin izan dio maila laranjari eutsi, eta eremurik latzenera itzuli da. 

Oharra: Joko eta apustuen establezimenduak itxita eta eskola eta talde kirola etenda duten udalerrien zerrenda astelehenero eta ostegunero berrituko da, ebazpen bidez. Hona indarrean dagoen zerrenda. Koloretako semaforoak, bestalde, egoera epidemiologikoaren araberako eguneko argazkia eskaintzen du.

Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk bertan, Gasteiz laranjaz dago, eta Amurrio, Agurain eta Laudio horiz.

Bizkaian honako hauek daude eremu gorrian: Berango, Bermeo, Bilbao, Derio, Getxo, Güeñes, Leioa, Ondarroa, Santurtzi eta Sopela.

Gune laranjan, aldiz, honako hauek daude: Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gorliz, Lekeitio, Muskiz, eta Zalla.

Horian, berriz, Abanto, Elorrio, Ermua, Gernika-Lumo, Markina-Xemein, Mungia, Portugalete, Sestao, Valle de Trapaga eta Zornotza daude.

Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, daude oraindik honakoak: Astigarraga, Bergara, Elgoibar, Legazpi, Lezo eta Oñati.

Eremu laranjan honakoak daude: Aretxabaleta, Arrasate, Azpeitia, Donostia, Eibar, Errenteria, Irun, Lasarte-Oria, Oiartzun, Orio, Pasaia, Urretxu eta Usurbil.

Gune horian, Andoain, Azkoitia, Beasain, Deba, Hernani, Hondarribia, Mutriku, Ordizia, Tolosa, Urnieta, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.

Lazkaok, berriz, kolore berdeari eutsi dio.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.

Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira:

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Gallinas en Cantabria



REMITIDA / HANDOUT por GOBIERNO DE CANTABRIA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

06/8/2025
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Hegazti-gripeari aurre hartzeko neurri prebentiboak agindu ditu Espainiako Gobernuak

Arrisku- eta zaintza-eremu zehatzetan etxeko eta haztegietako hegaztiei eragingo dieten neurriak indarrean sartuko dira azaroaren 10etik aurrera. Horrelako eremuak daude Arabako eta Nafarroako zenbait udalerritan. Nolanahi ere, Europatik datorren birusaren aurrean arretaz eta arduraz jardutea eskatu dute agintariek, kutsatzeek eta birusaren hedapenak ekar ditzaketen kalteak saihesteko.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X