Gora egin dute positiboek, 78raino, Nafarroan
Covid-19aren eguneko kasuek gora egin dute Nafarroan asteazken honetan, 78 zenbatzeraino, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako datuen arabera.
Zehazki, 1.886 proba diagnostiko egin dituzte, eta horietatik % 4,1 positibo izan dira. Positibotasun tasa, kasuen kopurua bezala, igo egin da azken orduetan (ia bi puntu gehiago).
Bezperan baino 18 gehiago dira. Dena dela, duela astebeteko edo bi asteko datuekin alderatuta, askoz gutxiago dira. Izan ere, otsailaren 11n 97 kutsatze izan ziren (19 kasu gutxiago, beraz), eta duela bi, 229 (151 gutxiago).
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia-tasa metatua 50.598 kasukoa da Nafarroan, eta, guztira, 1.087 heriotza zenbatu dituzte Foru Erkidegoan.
Atzo, 132 gaixo zeuden ospitaleratuta Foru Erkidegoko ospitale-sareko zentroetan. Horrela, koronabirusarekin lotutako bederatzi ospitaleratze berri izan ziren, horietako hiru zainketa intentsiboetako unitateetan. Atzo ez zen hildakorik izan eta aurreko egunetan ere ez zen hildakorik izan.
Iruñean eta bere eskualdean kasu positiboen % 59 erregistratu zituzten, Lizarran % 5 eta Tuteran % 12. Gainerako positiboak (% 24) Nafarroako beste zonalde batzuetan banatzen dira.
Pandemiak gogorren kolpatutako udalerri edo guneei dagokienez, Mutiloan zenbatu dituzte kasu gehien: zazpi, hain justu. Zerrenda horretan bigarren postuan, Txantrea auzoa (Iruñea) ageri da, bost positiborekin, eta Zizur Nagusia eta Iruñeko Azpilagaña auzoa, launa kasurekin. Altsasun, Tutera Ekialdean, Burlatan, Caparroson eta Iruñeko II. Zabalgunean, hiruna kutsatze atzeman dituzte.
Erregistratutako kasu berrien adin-tarteen araberako banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte artekoa da (% 26), eta ondoren, 15 eta 29 urte artekoa (% 24). Ondoren, 15 urtetik beherakoen taldea dago (% 21), eta ondoren, 30 eta 44 urte bitarteko eta 60 eta 75 urte bitarteko segmentuak (% 13). Azkenik, 75 urtetik gorakoen taldea dago, kutsatzeen % 3rekin.
Positibo berrien batez besteko adina 35,6 urtekoa da. Generoari dagokionez, kasuen % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.
Bestalde, Osasun Ministerioak jakinarazi duenez, Estatuan 14.515 positibo gehiago antzeman dituzte, horietako 4.323 azken 24 orduetan. Asteazkenean, berriz, 4.691 kasu izan ziren.
Pandemia hasi zenetik 3.121.687 pertsona kutsatu dira koronabirusarekin Espainian.
Gauzak horrela, kutsatzeen kopurua astiro-astiro beheraka egiten ari dela azpimarratu dute. Azken 14 egunetako 100.000 biztanleko intzidentzia-tasa metatua 320 kasukoa da gaur, eta asteazkenean 349koa izan zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.