Bergarak eta Gorlizek gune astinduena utzi dute, eta Donostia eremu horira igaro da
Bergarak eta Gorlizek gune gorria utzi dute, intzidentzia tasa hobetu ostean, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Bestalde, Donostia eremu horira igaro da.
Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk bertan, Gasteiz laranjaz dago, baita Agurain ere. Laudio, berriz, horiz dago, eta Amurrio berdez.
Bizkaian honako hauek daude eremu gorrian: Berango, Bermeo, Derio, Getxo, Güeñes, Santurtzi eta Sopela.
Gune laranjan, aldiz, honako hauek daude: Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Durango, Erandio, Etxebarri, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Muskiz, Ondarroa eta Zalla.
Horian, berriz, Abanto, Elorrio, Ermua, Galdakao, Gernika-Lumo, Markina-Xemein, Mungia, Portugalete, Sestao, Valle de Trapaga eta Zornotza daude.
Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, daude oraindik honakoak: Elgoibar eta Oñati.
Eremu laranjan honakoak daude: Arrasate, Astigarraga, Bergara, Eibar, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Usurbil.
Gune horian, Andoain, Aretxabaleta, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Deba, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Mutriku, Ordizia, Orio, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Lazkaok, berriz, kolore berdeari eutsi dio.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira:
Albiste gehiago gizartea
Kanibalismo arrastoak topatu dituzte Atapuercan
Ikertzaile talde batek beste kanibalismo kasu berri bat aurkitu du El Mirador kobazuloan, Atapuercako aztarnategian (Burgos). Gertaera duela 5.700 urte gertatu omen zen (Neolito amaieran) tokiko gatazken ondorioz, zeremonia edo erritualekin zerikusia duen zantzurik atzeman gabe. Lehen nekazari taldeen arteko liskarrak ohikoak ziren, eta oso bortitzak gainera. Beste tribuetakoak hiltzeaz gain, kanibalismoa ere praktikatzen zuten. Hala ere, badira kanibalismoaren ebidentziak beste aztarnategi askotan; adibidez, Isturitzen (Nafarroa Beherea).
Orain Jumillan edo lehenago Torre Pachecon gertatutakoaren atzean "asmo politiko garbia" ikusten du Othmanek
Zornotzan (Bizkaia) bizi den musulman honek ETBri azaldu dionez, baldintza soziekonomiko apaleko tokiak dira, baliabide gutxikoa bertako jendea, eta kanpotik, "ia esklabutza egoeran" bada ere, lanera doan jendea. Ohartarazi duenez, osagai horiek baliatzen dituzte "sumindura eragin eta etekin politikoa ateratzeko".
Elkartasun kanoikada batek piztuko du larunbat honetan Donostiako Aste Nagusiaren metxa
Udaletxetik jaurti ohi duten kanoikadak Elikagaien Bankua eta Amara Berriko Auzo Elkartea izango ditu protagonista aurten. Donostia Festak elkarteko ordezkariek prentsaurrekoa eskaini dute Aste Nagusiaren hasierari buruzko xehetasunak emateko.
Arantzazura eraman dituzte jada Donostian kalean bizitzen egon diren Maliko 50 migratzaileak
Gurutze Gorriak Oñatira eraman ditu gaua Donostian igarotzen zuten Maliko migratzaileak, aldi baterako ostatu batera. Amara auzoan kalean zeuden 50 afrikarrei Arantzazuko aterpean eman diete ostatu, asilo eskaria bideratu bitartean. Ostiral honetan eraman dituzte Amara Berri ikastetxe publikotik, Donostiako Kofradien plaza ondotik.
Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioak amaiera eman dio bere ibilbideari, enpresaburua hil eta 25 urtera
Gaur 25 urte bete dira ETAk Joxe Mari Korta enpresari zumaiarra hil zuenetik. Haren familiak eta lagunek omenaldi xume bat egingo diote Arroako hilerrian. Urteurren borobil honekin bat eginez, bukatutzat emango da berak ordezkatzen zituen balioetatik abiatuta sortutako fundazioaren lana.
Bidarten chikungunya bigarren kasu autoktonoa antzeman dute, tigre-eltxoek transmititzen duten gaixotasuna
Ipar Euskal Herriko autoritateek herria fumigatuko dute larunbat goizaldean, abuztuaren 9an, 03:00etan.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, Atxuri auzoko eraikin bateko fatxadari su emateagatik
Suak ez du inor zauritu. Sutea telefono mugikor batekin grabatzen topatu dute inguru horretan atxilotutako gizona.
Aner Uriarte Bilboko epaile dekanoak ukatu egin du euskararen aurkako epailerik dagoenik: "Asmakeria bat da"
Lan-eskaintza publiko batzuetan euskararen ezagutzaren inguruan ezarritako baldintzak aldatu dituzten azken epaiei dagokienez, Aner Uriarte Bilboko epaile dekanoak ukatu egin du justizia-administrazioan euskararen aurkako jarrera "hitzartua" egotea.
Gasteizko Mugimendu Feministak "intentsitate handiko" bi sexu-eraso salatu ditu ostegun gauean
Elkarretaratzea egingo dute larunbatean, 20:00etan, Andre Maria Zuriaren plazan, azken erasoak salatzeaz gain, arreta erasotzaileengan jartzeko.
Neolitoko kanibalismoaren aztarna berriak aurkitu dituzte Atapuercan
Ikertzaile talde batek gutxienez 11 pertsonaren aztarnak aurkitu ditu Atapuercako aztarnategian. Azaldu dutenez, aztarnek 5.700 urte inguru dituzte, eta larrutu, hezurra eta haragia bereizi, kozinatu eta kontsumitu izanaren markak dituzte.