Getxok eta Gueñesek lortu dute azkenean eremu gorritik ateratzea
Getxok eta Gueñesek gune gorria utzi dute, intzidentzia tasa hobetu ostean, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.
Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk bertan. Gasteiz laranjaz dago. Agurain eta Laudio, berriz, horiz daude, eta Amurrio berdez.
Bizkaian honako hauek daude eremu gorrian: Berango, Derio, Santurtzi eta Sopela.
Gune laranjan, aldiz, honako hauek daude: Arrigorriaga, Barakaldo, Bermeo, Bilbo, Durango, Etxebarri, Getxo, Gueñes, Leioa, Muskiz eta Ondarroa.
Horian, berriz, Abadiño, Abanto, Balmaseda, Basauri, Elorrio, Erandio, Ermua, Galdakao, Gernika-Lumo, Gorliz, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Ortuella, Portugalete, Sestao, Valle de Trapaga, Zalla eta Zornotza daude.
Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, dago oraindik Oñati.
Eremu laranjan honakoak daude: Arrasate, Bergara, Eibar, Elgoibar eta Pasaia.
Gune horian, Andoain, Aretxabaleta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Orio, Tolosa, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Kolore berdea indarra hartuz doa, dagoeneko sei udalerri baitaude eremu horretan: Azkoitia, Deba, Lazkao, Mutriku, Ordizia eta Urnieta.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira:

Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Erribera luze-zabalean zeharkatuta, Iruñerako bidea hartuko du gauerdian Korrikaren lekukoak
13:23an iritsiko da igandean Korrika Nafarroako hiriburura, bere laugarren egunean. Euskararen aldeko pausoek Erribera hartu dute larunbat honetan, korri eginez eta euskaraz bizitzeko aldarria ahotan.
Ehunka lagun elkartu dira Bilbon, "Kuba bizirik. Blokeorik ez!" lelopean
Hegoak plataformak deituta, Kubaren aldeko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Bilboko Areatzan, "EBk ezarritako itolarri ekonomiko eta energia blokeo politika arbuiatzeko". Habanara iritsiko den konboi solidarioaren alde ere agertu dira. Bilbon bezala, Iruñean ere mobilizatu dira plataforma horrek deituta.
47 urteko gizon bat atxilotu dute Ermuan, anaia sastatzea egotzita
Erasoa 06:00ak aldera gertatu da, San Pelaio auzoko etxebizitza batean. 46 urteko biktima larri eraman dute ospitalera, gorputzeko hainbat lekutan zauriak baitzituen.
12 edukiontzi erre dituzte Getxoko hainbat kaletan
Areeta auzoko bost kaletan eman diete su edukiontziei, eta kalte material ugari eragin. Getxoko Udaltzaingoa pertsona susmagarri bat identifikatzeko lanean ari da.
Gizon batek alaba adingabea hil du Torreviejan
Guardia Zibila indarkeria bikarioko krimen gisa ikertzen ari da bi edo hiru urte zituen haurraren hilketa.
Preso bat hilik aurkitu dute Baionako espetxean
23 urteko gizonak bere buruaz beste egin du. Arazo psikiatrikoak zituen, eta bakarkako ziega batean zegoen preso.
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
Gizon batek emazte ohia hil du tiroz Zaragozan
Espainiako Gobernuaren ordezkariaren esanetan, gizona emakumearen zain egon da kalean, tiroka hiltzeko.
Garazi eta Jon, maitasunarekin eta euskararekin engaiatuta
Korrikaren 387. kilometroa egin dute, Caparrosotik Valtierrara bidean, trajez eta zuriz jantzita, maitasunarekin eta euskararekin duten konpromisoa erakutsiz. Aurtengo irudi bitxietako bat utzi digu irailean ezkonduko den Zamudioko bikoteak.
Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete
Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute. Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.