Etxeko lanen ardura hartzen duten emakumeen portzentajea, gizonenaren bikoitza
Emakumeek zaintza eta etxeko lanen % 67,2 egiten dituzte Euskadin, gizonezkoen portzentajea bikoiztuz, izan ere, gizonen lan domestikoa % 32,8 baino ez da. Gainera, 2013ko datuekin alderatuta, puntu erdi gora egin du emakumeen portzentajeak.
Emakumeen % 18,1 ezkonlagunak edo bikotekideak etxean eskaintzen duen lankidetzarekin "ez daude batere gustura"; gizonen kasuan portzentajea % 4,3ra murrizten da, Eustaten arabera.
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta Eustatek estatistika informazio esanguratsua bildu du genero ikuspegitik etxeko lan, lan merkatu eta trebakuntza akademikoaren esparruetan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun arloan datuak ezagutzera emateko helburuarekin.
Eustatek egindako lanaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan lan domestikoa batez ere femeninoa da. Gizonek egindako etxeko lana bikoiztu zuten emakumeek 2018an.
Etxe barruan, lan domestikoaren % 67,3 emakumeek egiten dute, gizonek % 32,8 baino ez. Gainera, aztertutako aurreko epearekin alderatuta, ehunekoak pixka bat gora egin du; izan ere, 2013an % 66,7koa izan zen.
Gauzak horrela, emakumeek haurren, adinekoen eta gaixoen hezkuntza eta zaintza lanen % 65 hartzen dituzte; etxeko lanen kasuan, arroparekin (erosi, garbitu edo lisatu) zerikusia duten jardueren % 83, janariarekin lotutako (planifikatu, erosi, prestatu eta harrikoa egin) arduren % 69 eta etxearekin zerikusia (erosi, alokairua, garbitu, konpondu eta altzariz jantzi) duten % 62.
Etxeko lanen banaketari dagokionez, hamar gizonetik bederatzik (% 89) bi ordu edo gutxiago eskaini zizkioten lan domestikoari 2019an; hamar emakumetik ia hiruk (% 27,5), ostera, hiru ordu edo gehiago.
Zaintza
Etxetik kanpo lan egiten duten eta 15 urtetik beherako seme-alabak dituzten emakumeek batez beste gizonezkoek baino 1,4 ordu gehiago ematen dituzte haiek zaintzen, egoera berdinean (4,7 eta 3,3 ordu, hurrenez hurren).
Emakumeen % 50,6k adingabeak zaintzeko bost ordu edo gehiago eskaintzen dituzte egunean; aldiz, gizonezkoen% 24,6k. Gizonen % 42k bi ordu edo gutxiago ematen dituzte seme-alabak zaintzen.
Era berean, menpeko pertsonak zaintzen batez beste gizonek baino ia ordubete gehiago ematen dute emakumeek (2,3 eta 1,5 ordu, hurrenez hurren).
Hain zuzen ere, lan domestikoaren banaketan gertatzen den desoreka honen ondorioz, emakumeen % 18,1 ezkonlagunak edo bikotekideak etxean eskaintzen duen lankidetzarekin “ez daude batere gustura”. Gizonen kasuan, portzentajea % 4,3koa da.
Gizonezkoen ehuneko handi bat, aldiz, “oso gustura” dago bikotekidearen lankidetzarekin (% 74,8). “Oso gustura” dauden emakumeen portzentajea % 44,6koa da. Etxeko lanei eskainitako denborarekin “oso gustura” dauden gizonezkoak % 47,8 dira, eta emakumeen ehunekoa antzekoa da (% 45,7).
Lan domestikoa, BPGren % 18,6
Bestalde, ordainsaririk gabe emakumeek egindako lan domestikoa BPGren % 18,6 litzatekeela nabarmendu du Eustatek, gizonezkoen pisu ekonomikoa bikoiztuz (% 9,1).
Lan merkatuari dagokionez, ordutegi jarraituan lanean ari diren emakumeak % 60,5 dira. Gizonen kasuan % 50, 3 dira.
Gainera, emakumezkoen artean, % 17,7k beti asteburutan egiten du lan. Gizonen % 16,6 gauez ari da lanean, eta emakumeen kasuan % 9,8.
Sektoreka, etxetik kanpo ere hezkuntzan gehienak emakumeak dira, baita zaintzan ere. 2020an, hezkuntza sektorean 49.414 ari ziren lanean, eta 23.785 gizon. Osasun sektorean eta gizarte zerbitzuetan 22.363 gizon ari ziren lanean, eta 73.848 emakume.
Industria sektorea, aldiz, “maskulinoa da argi eta garbi”. Horrela, manufaktura-industrian 138.529 gizon dira behargin, eta soilik 36.203 emakume.
Azkenik, 2019an zuzendaritza karguak zituzten emakumeak (% 34,23) oso gutxi ziren, gizonekin alderatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Nor zen Bermeoko portuko argazkiko neska? Hibai Agorriak Madrilen aurkitu du erantzuna
Madrilgo zakarrontzi batean agertutako argazki negatibo batzuek Urdaibai, Elorrio eta Madril arteko istorio eder bat berreskuratzea ahalbidetu dute.
Osakidetzak pertsona transexualentzako lehen mailako arreta zerbitzuak zabalduko ditu EAEko hiru hiriburuetan
Gauzak ondo bidean, maiatzetik aurrera jarriko da abian zerbitzu hori. Osakidetzako zuzendariak adierazi duenez, helburua da pertsona transexualei errespetuzko eta gertuagoko arreta ematea.
Legebiltzarrak onartu egin du udalekuetan adin txikikoen babesa indartzeko Legea izapidetzea
EH Bilduk eta Sumarrek, neurriak babestu arren, prozedura kritikatu dute, eta PPk eta Voxek erreforma egitea "zuriketa hutsa" dela esan dute.
Noelia eutanasia eskatu zuen Bartzelonako gazteak gaur jasoko du, epaileak onartu ostean
25 urteko emakumeak bere erabakiari eutsi dio, nahiz eta aita aurka agertu, Espainian legezko bide guztiak agortuta eta Giza Eskubideen Europako Auzitegira jota.
Meta eta Google, 2,6 milioi euro ordaintzera behartuta, gazte bati eragindako menpekotasunagatik
Antsietatea, depresioa edo gorputz-dismorfia dira gazteak pairatutako kalteetako batzuk. “Haurrak mendeko egiten dituzten eta osasungaitzak diren produktuak diseinatzen dituzte”, adierazi du abokatuak.
Hondarribiak gaur onartuko du bere II. Berdintasun Plana, eta Alardearen auzia bideratzeko neurriak jasoko ditu
Planak “emakumeen eskubideen defentsan jasandako indarkeria aitortzeko formulak" bilduko ditu.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.
Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak
Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan.
Eureka! Zientzia Museoak ekainaren amaieran itxiko ditu ateak, 25 urteren ondoren
Kutxa Fundazioak ATENEA proiektua bultzatuko du, Tabakaleran, eta jakintza-eredu irekiagoa eta diziplinartekoa proposatuko du.