380ra igo da positibo kopurua EAEn, eta intzidentzia metatuak ere gora egin du
Euskadin berriz ere gora egin dute covid-19 kasuek, 380 positibo berri atzeman baitituzte azken orduetan. Gainera, 100.000 biztanleko 200 kasu izan dira 14 egunetan, atzo intzidentzia-tasa metatu baxuagoa erregistratu ostean.
Positibotasunak ere gora egin du azken orduetan % 5,2raino, joan den otsailaren 20tik izan den mailarik altuenera.
Datu horrek baieztatu egiten du aste honetan egindako proben artean positibo kopuruak, ehunekotan, gora egin duela: astelehenean, % 3,9; asteartean, % 4; eta asteazkenean, % 4,3.
Ostegun honetan, beste parametro negatibo bat egon da; izan ere, birsorkuntza tasa, pertsona batek zenbat pertsona kutsa ditzakeen adierazten duena, 1ean dago berriro.
Adierazle horrek pandemiaren hedapenaren kontrol maila ere erakusten du, eta otsaileko lehen egunetik ez da 1era iritsi, baina azken egunetan gora egin du, batez ere Gipuzkoan, 1,12ra iritsi baita.
Ostegunean, 7.291 test egin dituzte Euskadin (bezperan baino 1.000 gutxiago), eta 380 pertsonak eman dute positibo (bezperan baino 11 gehiago).
Bizkaian, 196 kasu berri atzeman dituzte; Gipuzkoan, 138; Araban, 44; eta EAEtik kanpo bizi diren bi pertsonak ere eman dute positibo.
Asteazkenean, 100.000 biztanleko 200 kasutik behera egin zuen intzidentziak, zazpi hilabetetan lehen aldiz, eta atzo muga hori gainditu zuen berriro, 200,3raino.
Euskadiko datuen okertze hori Gipuzkoako bilakaera okerragoaren ondorio da; izan ere, azken asteetan bilakaera onena izan duen lurraldea izan arren, asteazkenean 167,6 kasu izatetik ostegun honetan 174,6 kasu izatera igaro da. Bizkaiak, berriz, 208,6tik 206,6ra jaitsi du tasa metatua, eta Arabak, 223,4tik 218,9ra.
EAEko ospitaleetan 325 gaixo zeuden ospitaleratuta, aurreko egunean baino hiru gutxiago.
Gaixo kritikoenak 100etik 95era jaitsi dira (urtarrilaren 16tik izan den kopururik txikiena).
Bestalde, beste bi gaixo daude gela arruntetan, 230. 41 pertsona ospitaleratu dituzte ostegunean gaixotasunak eragindako konplikazioengatik (asteazkenean baino hamar gehiago).
Euskadiko hezkuntza-sarean ere, covid-19aren eragina bezperan baino handiagoa da. Ostiral honetan, 74 ikasgela itxi dituzte, ostegunean baino hamar gehiago, eta pandemiaren eraginpean dauden ikastetxeak 54 dira, aurreko egunean 47 izan ondoren.
Ikastetxe batek ere ez du bertan behera utzi jarduera presentziala, eta koronabirus kasuengatik ikasgelen % 0,42 itxi dituzte.
EAEko egoitzak, covid-19 gaixorik gabe erabiltzaileen artean
Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoentzako egoitza guztietan ez da covid-19 kasurik izan erabiltzaileen artean, Arabako Ekorako zentro bateko azken hiru infektatuek egindako probetan negatibo eman ostean.
Arabako Foru Aldundiak ostiral honetan baieztatu duenez, dagoeneko amaitu da egoitza horretan positibo eman duten hiru pertsonen isolamendua.
Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek duela egun batzuk jakinarazi zuten bi lurraldeetako egoitza-zentroetan ez dagoela kasu positiboen berri txertoen eraginari esker.
Zure interesekoa izan daiteke
Deabruek sutan jarri dute Korrika Debagoienean barrena
Lekittoko Deabruak kale antzerki taldeak hartu du lekukoa Oñatitik Bergarara bidean, eta hankaz gora jarri dute ibilbidea su eta txinpartekin.
Ordu aldaketa: Bueltan da udako ordutegia
Martxoaren 28tik (larunbata) 29ra (igandea) bitarteko goizaldean, 02:00etan ordua aldatu egin beharko da, eta 03:00ak izango dira. Atseden hartzeko ordubete gutxiago egongo da. Egungo ordutegi ereduarekin jarraitzeko beharrak eztabaida sortzen du, batez ere bi arrazoi garrantzitsu direla eta: Osasuna eta energia kostua.
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.