Durangok trenbideko lursailen proiektua gelditzea erabaki du galdeketa ez loteslean
6.680 durangar (% 94,4) 'Peri 1 Trenbidea' proiektua gelditzearen eta irtenbide bideragarri baten azterketa abian jartzearen alde agertu dira herri galdeketa ez loteslean. 372 hauteslek (% 5,3), ostera, kontrako botoa eman dute, eta 24 boz baliogabe (% 0,3) utzi dituzte. Hala ere, parte-hartze txikia izan da; izan ere, erroldaren % 28,57k soilik bozkatu du.
Trenbidea lurperatu ondoren libre geratu diren lursailen etorkizunaren inguruan erabakitzeko herri galdeketako parte-hartzea % 23,41ekoa izan da 18:00etara arte. 14:00etara arte parte-hartzea % 14,25ekoa izan da.
Bozketa mahaiak 20:00etan itxi dituzte Landako pabiloian. "Egun historikoan" parte hartu duten herritar guztiei eskerrak eman dizkie Udalak.
Ima Garrastatxu (EH Bildu) alkateak bozketaren emaitza betetzeko konpromisoa hartu du.
Garrastatxuk ostegunean ziurtatu zuenez, EH Bilduk eta Herriaren Eskubidea plataformak osatzen duten udal Gobernuak galdeketaren emaitza beteko du, nahiz eta legez loteslea ez izan.
Durangoko 18 urtetik gorako ia 24.700 biztanlek parte hartzeko aukera dute. Ministroen Kontseiluak galdeketa egiteko baimena eman zuen ekainaren 23an.
17 bozketa mahai Landakon
Udalak 17 bozketa mahai prestatu ditu Landako pabiloian. Hirigintza proiektuarekin ados dauden ala ez erantzun behar dute herritarrek. Beste aukera bideragarri bat adosteko, prozesu parte-hartzaile bat martxan jartzeko aukera dago mahai gainean.
EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak galdeketan “baiezko” erantzuna eskatu dute, Udaletik at antolatutako ekimenetan. Ondorioz, hirigintza egitasmoa atzera botatzearen alde agertu dira. 18 solairuko bost etxebizitza eraikin egitea aurreikusi du proiektuak.
Bestalde, EAJ abstentzioaren alde azaldu da, eta Durangoko PSE-EEk “iruzurra” dela uste du.
Jendetzarik handiena bildu daitekeen ordu tarteak saihesteko gomendioa eman die udal Gobernuak 75 urtetik gorako herritarrei.
Igande osoan zehar Udalak doako mikrobus zerbitzua eskaini du, boto-emaileak Landakora hurbiltzeko.
50 bat boluntario eta Udaleko sei behargin lanean izan dira igandean, herri galdeketaren antolaketan.
Zure interesekoa izan daiteke
2.200 emakume ingururi eraso zien bikotekideak edo bikotekide ohiak Euskadin, 2026ko lehen seihilekoan
Emakunderen arabera, % 7 igo da 2025aren aldean. Familia barruko indarkeriaren biktimak % 20 hazi dira Araban, eta erasoa jasan duten biktima kopurua % 10 igo da Gipuzkoan.
Bi pertsona zauritu dira A-8an izandako trafiko-istripu batean Muskiz parean, Kantabriarako noranzkoan
Istripua bi kilometroko auto-ilarak eragin ditu. Kantabriarako zirkulazioa 236. irteeratik bideratzen ari da.
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.