Hotzetik dator San Jose zubia
Euria eta elurra egin badezake ere, hotza izango da, zalantzarik gabe, San Jose zubi honen protagonista, Euskalmetek eta EITB MEDIAko Eguraldi zerbitzuak egindako iragarpenaren arabera.
San Jose egunean, martxoaren 19an (ostirala), negu giroa nagusiko da. Goizean fronte bat iritsiko zaigu eta euria egingo du denean, batez ere egunaren lehen partean. Zaparrada mardulak botako ditu, eta baliteke ekaitza ere lehertzea. Elur-maila 1.000 metrora kokatuko da goizean, baina egunak aurrera jaisten joango da 700-500 metrora kokatzeraino.
Hala, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurtik larunbatera arte, elurra 1.000 metrotik behera egin dezake eta. Ostiralerako aurreikusitako lodierak honakoak dira: 5-15 cm, 1.000 metrora; 0-2 cm, 600 metrora, eta 0 cm, a 200 metrora. Iparraldeko haizea bizi ibiliko da, eta hotz sentsazioa handitu egingo du. Hala, tenperatura maximoak apenas gaindituko dute 10 ºC-ren langa kostaldean, eta barnealdean 7-8 ºC-ren bueltan ibiliko dira.
Dena dela, girorik hotzena larunbatean espero dugu. Termometroak 9-10 ºC-ra igoko dira, asko jota, kostaldean, eta barnealdean, 5 ºC-koak izango dira udaberriaren lehen egun horretan. Zerua estalita egongo da, eta euria egitekotan, gutxi egingo du. Aipatzekoa da elur-kota 500 metrora kokatuko dela, eta beraz, baliteke barnealdean eta mendebaldean botatzen duen hori elur maluta moduan izatea. Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, zenbaitetan bolada gogorrekin, eta horrek hotz sentsazioa areagotuko du. Izotza egin dezake lurraldearen barnealdean eta goietan.
Elurragatik ezarritako abisu horia larunbateko 09:00ak arte egongo da indarrean. Izan ere, egunak aurrera egin ahala, gora egingo du elur-mailak (700-800 metrora). Aurreikusitako lodierak honakoak dira: 0-4 cm, 1.000 metrora; 0-2 cm, 600 metrora eta 0 cm 200 metrora.
Igandean giro argiagoa aurreikusi dute meteorologoek, batez ere barnealdean. Hotz egiten jarraituko du; are, tenperatura minimoak apur bat jaitsi daitezke (maximoak pitin bat igoko dira). Izotza egin lezake hainbat lekutan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ia 48.000 pertsonak hartu dute parte Osakidetzako EPEaren bigarren egunean, eta beste 43.000ren txanda izango da igandean
Ostiralean hasi eta igandera bitartean, bederatzi kategoria profesionaletako aztekerketak ari dira egiten BECen. 101.000 hautagai dira orotara, 3.764 lanpostu betetzeko.
56 urteko emakume baten bila ari dira Gasteizen
Emakumeak % 80ko desgaitasuna du, 1,35 metro luze da, azal argia du eta betaurrekoak daramatza. Andaluzia kalean ikusi dute azkenekoz larunbat honetan.
Hainbat pertsona artatu dituzte Gasteizko lantegi abandonatu batean izandako sutean kea arnasteagatik
Sua 10:30 inguruan piztu da, URSSA fabrikaren eraikin zaharrean, eta suhiltzaileak, Ertzaintzako agenteak eta osasun-langileak bertaratu dira. 44 urteko emakume bat atxilotu dute ustez sutea eragin duelakoan.
Bardeako Ferial urtegiaren ondoan piztutako baso-sutea kontrolpean hartu dute
Dispositibo berezi batek sua geldiarazi du, baina 4-5 hektarea zuhaizti kiskali dira. Bero handieneko denboraldiaren hasieran arreta handiz ibiltzeko eskatu dute agintariek.
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, Poliziarengandik ihesi zihoala bost ibilgailurekin talka egin eta zortzi pertsona zauritu ostean
Polizia iturrien arabera, agenteak berarengana hurbildu ziren, ustez estupefazienteak kontsumitu ostean kotxea gidatzera zihoalako.
Epaileak aske utzi ditu Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan Bizkaian atxilotutako bi lagunak
Pasaportea kendu diete eta 15 egunean behin epaitegian agertu beharko dute. Bi gazteak "inperialismo genozida salatzearen aurkako kanpaina bat" salatu duen Iranekin bat plataformako kideak dira.
Emakume bat hil da Tuteran izandako auto istripu batean
Ezbeharra NA-134 errepidean gertatu da, ostiral arratsaldean. Emakumeak zeraman autoak kamioi bat jo du aurrez aurre.
Osakidetzak gezurtatu egin du igandeko erizaintzako proba beroagatik bertan behera geratu dela
Osasun Sailak zehaztu du proba aurreikusita zegoen bezala egingo dutela, eta gogorarazi du Osakidetzak bere kanal ofizialen bidez ematen duela balizko aldaketen berri.
Iganderako aurreikusitako hainbat ekitaldi bertan behera utzi dituzte, bero handia dela eta
Bilbon, hiribilduaren sorreraren 726. urteurrenaren desfile ofiziala ez dute egingo. Bestalde, Gogorak bertan behera utzi du Artxandan egin behar zuen gudari eta milizianoen omenaldia. Sopelan, Kosta Trail mendi lasterketa bertan behera geratu da, eta Barakaldon hainbat ekitaldi moldatu dituzte.
Osakidetza kontaktuak bilatzen ari da Trapagarango klub batean tuberkulosi kasu bat antzeman ondoren
Euskal Osasun Zerbitzua proba diagnostikoak zabaltzea eta establezimenduko langileak banan-banan deitzea aztertzen ari da, miaketa osatzeko eta kutsatze berriak baztertzeko.