KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutsatzeak 70eko langatik behera kokatu dira berriro Nafarroan

Bigarren eguna da jarraian 100 kasu baino gutxiago zenbatzen direna, baina egia bada, asteburuetan egindako probak gutxiago dira, eta horrenbestez, atzemandako kasuak ere gutxiago direla.
Osasun langile bat Nafarroako Klinika Unibertsitarioko ZIU batean.
Osasun langile bat Nafarroako Klinika Unibertsitarioko ZIU batean. Argazkia: EFE

Kutsatzeen kopuruak berriro egin du behera azken orduetan Nafarroan. Atzo, 1.148 proba egin zituzten (756 PCR eta 392 antigeno test) eta 66 positibo detektatu ziren, Nafarroako Gobernuak gaur jakinarazi duenez. Halaber, positibotasun-tasa % 5,7an kokatu da.  

Ostiralean 100 kasu antzeman zituzten eta biharamunean 89. Gainera, positibotasun-tasa % 6,9koa izan zen larunbatean.

Positibo gehien (5) Iruñeko Buztintxuri auzoan detektatu dituzte.

Ospitalean 86 pertsona daude koronabirusak jota, bezperan baino 10 lagun gehiago, hain zuzen ere. Atzo, bederatzi pertsona ingresatu zituzten, horietako hiru zainketa intentsiboko unitatean.

Horrez gain, atzo 84 urteko gizon bat hil zen covid-19aren eraginez. Pandemia hasi zenetik 1.121 heriotza izan dira Nafarroan.

Zonaldeka, positibo gehienak Iruñerrian (%45), Tutera inguruan (%17) eta Lizarraldean (%24) izan dira.  

Adin-tarteari dagokionez, kutsatu berri gehienak (%20) 45 eta 59 urte artekoak eta 15 urtetik beherakoak dira; haien ondotik 30 eta 44 urte artekoak (%18); 15 eta 29 urte artekoak (%16); 60 eta 75 urte artekoak (%14), eta, azkenik, 75 urtetik gorakoak (%12).

Positibo berrien batez besteko adina 41,8 urtekoa da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X