2021eko Itzuliak aldaketa handiak eragingo ditu astelehenean Bilboko trafikoan
Datorren astelehenean, apirilak 5, hasiko da 2021eko Itzuliaren 60. edizioa. Lehenengo etapa jokatuko da, 14 kilometroko banakako erlojupekoa, Bizkaiko hiriburuan hasi eta amaituko dena.
Lasterketak eragin handia izango du ibilgailuen trafikoan, eta aparkalekuak aldi baterako kenduko dira 08:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera, ia barruti guztietan, batez ere Deustu, Uribarri eta Begoña barrutietan.
Asteartean, apirilak 6, bigarren etapak (Zalla-Sestao) ere Bizkaiko hiriburuan izango du eragina, txikiagoa, Zorrotza auzoan, hain zuzen ere, 14:45etik 15:15era, gutxi gorabehera.
Bilboko Udalak hirira hurbilduko diren pertsonei gomendatu die ibilgailu pribatua etxean uzteko eta garraio publikoa erabiltzeko, ahal dela trena edo metroa. Bestalde, Bilbobusek eta Bizkaibusek aldaketak izango dituzte ohiko ibilbideetan, eta horien berri emango da zehatz-mehatz markesinetan, sare sozial ofizialen bidez eta 010 telefonoan (944 010 010 Bilbo kanpotik deituz gero
Herritarrei eragin horiek guztiak ezagutarazteko, 40.000 eskuorri banatzen ari dira postontzietan, atarietan eta garajeetan, gune bakoitzean trafikoari ezarritako murrizketen planoekin eta informazio zehatzarekin.
Itzuliaren ibilbidea
Bilboko Udalak adierazi duenez, trafiko-murrizketek zenbait gune eta barrutitan izango dute eragina. Aldaketa horiei buruzko informazio osoagoa nahi duen pertsona orok www.bilbao.eus webgunean izango ditu zehaztasunak eskuragarri.
APIRILAK 5, ASTELEHENA. 1. etapa: Begoña-Etxebarria parkea
2021eko Itzuliaren lehenengo etapa 14 kilometroko erlojupekoa izango da. Begoñako Basilikako aparkalekutik (12:30etik 16:00etara, gutxi gorabehera) abiatu eta Etxebarria parkera iritsiko da, eta hurrengo ibilbidea egingo du Bilbotik:
Joan XXIII.aren plaza - Zabalbide - Ibarsusi - Agirletako errepidea - Artxanda - beste udalerri batzuk - Enekuriko errepidea - Agirleta - beste udalerri batzuk - Enekuri etorbidea - Ibarrekolanda - Enekuri etorbidea - Agirre Lehendakariaren etorbidea - Francesc Macià - Botikazar ibarra - Unibertsitate etorbidea - Campo Volantín pasealekua - Erkoreka plaza - Quintana - Etxebarria parkea
- 08:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera, zirkulazioa eten eta murriztuko da Begoña, Zurbaran eta Arabella
- 11:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera, aldaketak izango dira trafikoan Artxanda
- 11:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera, Bilbora sartzeko zirkulazioa eten egingo da Enekuri etorbidean eta Deustuko zenbait kaletan. Ezingo da zirkuituko
kaleetako garaje eta aparkalekuetara sartu, ezta horietatik atera ere. Alboko kaleetan daudenak trafiko-agenteek arautuko dituzte.
- 11:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera, trafikoa eten egingo da Uribarri barrutian, eta inguruko kale eta auzoetan izango du eragina.
- Azkenik, 11:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera, zirkulazioa eten eta murriztuko da Abandon eta Zazpikaleetan.
APIRILAK 6, ASTEARTEA. 2. etapa: Zalla-Sestao
Itzuliaren bigarren etapak ere Bilbon izango du eragina, neurri apalagoan. Zorrotzan aldaketak izango dira zirkulazioan, 14:45etik 15:15era, gutxi gorabehera.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak migratzaileen erregularizazioari buruzko gida argitaratu du
Tresna hori hainbat hizkuntzatan dago eskuragarri, eta Espainiako Gobernuak bultzatutako ezohiko erregularizazio-prozesurako sarbidea erraztea du helburu.
Bilboko Udalak erregularizazioarako 'kalteberatasun txostena' izapidetzen lagunduko die Bilbon bizi diren etorkinei
Astelehenetik aurrera, berariazko eta aldi baterako dispositibo bat jarriko du abian, immigranteak erregularizatzeko ezohiko prozesuaren barruan kasu batzuetan eskatzen den "kalteberatasun-txostena" errazago izapidetu dezaten Bilbon bizi diren etorkinek.
Voloteak Gasteizko eta Menorcako aireportuak lotuko ditu ekaina eta urria bitartean
Gasteiz eta Menorca arteko lotura ekainaren 1etik urriaren 31ra egongo da martxan. Erakunde sustatzailearen arabera, helmuga horrek aire-konexioa indartzen eta udako eskaintza dibertsifikatzen lagunduko du.
Bi foruzain 9 eta 6 hilabeteko kartzela-zigorrera kondenatu dituzte, Tuteran atxilotu bati eraso egiteagatik
Nafarroako Auzitegiak frogatutzat jo du agenteetako batek ziegetan jo zuela atxilotua, eta besteak ez zuela ezer egin. Biak inhabilitatu egin dituzte eta kalte-ordainak ordaindu beharko dituzte.
Behin-behinean aske geratu da bikotekidea barruan zuela lonja bati su eman zion emakumea
Atxuri auzoko hainbat lekukok ikusi zuten emakumea sua pizten ari zela. Zauritutako gizona Basurtuko ospitalera eraman zuten, eta han jarraitzen du ingresatuta.
Albiste izango da: Sevilla, Kopako finalerako prest, su-etena Libanon eta Tubos Reunidos
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Marea txuri-urdina Sevillara!
Realeko zaleak Andaluziara bidean dira Atletico Madrilen aurkako Errege Kopako finala bertatik bertara jarraitzeko. 26.000 realzale baino gehiago Cartuja estadioan bertan izango dira eta beste milaka pertsonak sarrerarik gabe bidaiatuko dute. Helburua bat eta bakarra: Kopa Donostiara ekartzea.
Ertzaintzak 255 marihuana-landare aurkitu ditu Lemoan, etxebizitza batean sutea piztu ostean
Etxean bizi zen gizonak onartu du landareak bereak zirela, eta horregatik atxilotu dute osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita.
Askotariko proposamenak San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren jaietarako
Tradizioa, kultura eta musika uztartzen dituzten proposamenak prestatu dituzte adin guztietako jendearentzako. Apirilaren 24an, ostirala, hasiko dira jaiak, Probintzia Plazan egingo den pregoiarekin. Antonio Altarriba saiakeragile eta eleberrigileak egingo du aurten pregoia.
Negu Gorriak elkarteak manifestazioa deitu du larunbaterako, Aranzaditik etxegabeak kanporatu izana salatzeko
Udalak emandako erantzuna kritikatu du kolektiboak, "aldi baterako konponbideekin" arazoari ez zaiolako errotik heltzen. Etxegabeentzat "egiturazko neurriak" eskatu dituzte.