KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Positiboek gora egin dute berriro Nafarroan, 182 zenbatzeraino

Duela astebete baino 64 gehiago dira, eta duela 15 egun baino 114 gehiago.
Osasun langile bat emakume bat txertatzen, Nafarroan
Osasun langile bat emakume bat txertatzen, Nafarroan Argazkia: EFE

Goranzko joera ezin etenda jarraitzen du Nafarroak. Izan ere, 182 positibo zenbatu dituzte astelehen honetan, Foru Erkidegoak emandako behin-behineko datuen arabera.

Zehazki, atzokoan 2.606 proba diagnostiko egin zituzten (bezperan baino 893 gehiago) eta horietatik % 7,1 positibo izan ziren. Hala bada, positibotasun tasa apur bat jaitsi da (% 8,3koa zen aurreko egunean).

Bezperan baino 40 gehiago dira, baina kezkagarriena da duela astebete baino 64 gehiago eta duela 15 egun baino 114 gehiago direla.

Kasu gehien pilatzen dituzten udalerri eta guneei dagokienez, Lodosa ageri da denen buru, 10 kutsatze atzeman baitituzte bertan. Ondoren datoz Iruñeko Donibane auzoa, bederatzirekin, eta Altsasu eta Arrotxapea (Iruñea), zortzina kasurekin. Azkenik, Arguedasen, Zizur Nagusian eta Milagron (itxiera perimetralean oraindik) zazpina positibo zenbatu dituzte. 

Guztira, 121 paziente daude ospitaleetan koronabirusak jota, bezperan baino zortzi pertsona gehiago. Atzokoan, 16 ospitaleratze izan ziren. Azken orduetan ez da heriotzarik izan. Pandemia hasi zenetik 1.126 lagun hil dira.

Bestalde, positibo berriak ondoko adin tarteetan eman dira: 15 urtetik beherakoen artean % 24; 45 eta 59 urte bitartean, % 21; 15 eta 29 urte bitartean, % 20; 60 eta 75 urte bitartean, % 16; 30 eta 44 urte bitartean, % 13; 75 urtetik gorakoen artean, % 6.

Positibo berrien bataz besteko adina 38,2 urtekoa da. Guztira, 54.051 pertsona kutsatu dira.

Horrez gain, atzo, 1.594 txerto jarri zituzten. Dagoeneko immunizatzeko beharrezkoak diren bi dosiak hartu dituzten herritarrak 36.608 dira.  

 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X