Egunean 3.500 txerto jartzea aurreikusi dute Casillako txertaketa gunean
Gaur goizean hasi dira AstraZeneca txertoaren lehen dosiak jartzen Bilboko Casilla pabiloian. Osakidetzak egindako kalkuluen arabera, egunean 3.500 txerto jarri ahalko dituzte Casillako txertaketa gunean. Asteko zazpi egunetan egongo da zabalik, jaiegunak barne, baita Aste Santuan barne.
Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko kide den Ascen Rodriguezek azaldu duenez, 40 erizainek lan egingo dute Casilla pabiloian, bi txandatan banatuta (goizez eta arratsaldez). Egunero jarriko dituzte txertoak, astelehenetik igandera, jaiegunak eta Aste Santua barne, 08:00etatik 22:00etara.
Aurreikuspenen arabera, egunean 3.500 dosi emango dituzte, gutxi gorabehera. Asteartean, proba pilotu bat egin zuten eta 400 txerto inguru eman zituzten. Gaurko egunari begira, 800 inguru jartzea espero dute. "Larunbatean, igandean eta astelehenean ia % 100ean egingo dugu lan, eta ia 3.500 dosi emango ditugu", nabarmendu du.
Casillako txertaketa gunean AstraZenecaren txertoa jartzen ari zaizkie zehaztu diren oinarrizko jardueretako langileei eta 65 urteko herritarrei. “Osasun Zientzietako ikasleei, taxi gidariei, irakasleei eta oinarrizko zenbait sektoretakoei ari gatzaizkie txertoa jartzen, edozein dela ere haien adina”, azaldu du.
Gunearen edukiari dagokionez, Rodriguezek azaldu du bikoiztu ere egin daitekeela beharrezko suertatuz gero; gaur egun bina erizain dituzten hamar box horiez aparte gehiago jar daitezke, jende kopuru bikoitza ere txertatu ahal izateko. Rodriguezek azpimarratu duenez, eskura egon daitezkeen “aukera guztiak” hartuko dira kontutan txertaketa beharrei erantzun ahal izateko, “beti ere, txertoak baditugu, noski”. “Osakidetzaren eta ESIen aldetik txertoak iristen bazaizkigu, behar denera moldatuko gara eta ez da inongo arazorik izango jendea txertatzeko”, nabarmendu du.
Casillako txertaketa gunea zabalik noiz arte egongo den galdetuta, “txertaketa erritmoaren arabera” zehaztuko dela dio. “Nahiko genuke ekaina edo uztailerako amaituta egotea, baina ez bada posible, ez dagoenez soilik Osakidetzaren edo ESIen esku, beharrezko den denbora egongo gara hemen”.
Zure interesekoa izan daiteke
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Elgeako mendilerroan, Barrundian, piztutako baso sutea kontrolatu nahian ari dira suhiltzaileak
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Bi hegazkin, helikoptero bat, hiru parketako suhiltzaileak eta basozainak ari dira bertan lanean.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.