Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Musukoa ez da derrigorrezkoa distantziarekin egindako esfortzu fisiko handietan

Neurri hori ez da kirolera mugatzen, baizik eta aire zabalean egindako jarduera guztietara. Gainera, ez da musukoa erabili beharko uretara sartu aurretik eta ateratzean, arnasa hartzeko tarteetan.
Gizonezko bat musukoarekin. Argazkia: Efe
Gizonezko bat musukoarekin. Argazkia: Efe

Musukoaren erabilera ez da derrigorrezkoa izango "esfortzu fisiko handietan", kirol jarduera ez denean ere, aire zabalean, bakarka, eta 1,5 metroko segurtasun distantzia zainduta, atzo Espainiako Osasun Ministerioak eta erkidegoek Lurralde Arteko Kontseiluan adostu zutenaren arabera.

Hori horrela, 'normaltasun berria'ren legea deiturikoa aldatu zuten, martxoaren 18an onartua eta aurreko astean Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua.

Gainera, atzo onartu zutenez, segurtasun distantzia gordez gero, ez da beharrezkoa izango musukoa erabiltzea uretan kirola egin aurretik eta ondorengo atsedenaldietan, eta ezta kirol jardueran ere.

Sorosle eta erreskate lanetan ere ez da derrigorrezkoa izango uretara jotzen denean, baimendutako tokietan jaten edo edaten den uneetan bezalaxe. 

Hala ere, maskara derrigorrezkoa izango da hondartzan, lakuan edo bestelako natur eremuetan oinez ibiltzeko; aldageletan, edo ostalaritza establezimenduetan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X