Euskara "zerbitzu eta lan hizkuntza" bihurtzeko irizpideak ezarri ditu Jaurlaritzak
Administrazio orokorrean euskara "zerbitzu eta lan hizkuntza" bihur dadin pausoak eman nahi ditu Eusko Jaurlaritzak, eta horren ildoan, "EAEko Administrazio Orokorraren eta hari atxikitako Sektore Publikoaren Hizkuntza Irizpideak" onartu ditu gaur gobernu bileran.
Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak bileraren ondotik emandako prentsaurrekoan azaldu duenez, jarraibideek hiru helburu dituzte: lehenik, euskararen normalizazioan aurrera egitea eta horretan sektore publikoa "eredu" izatea; bigarrenik, herritarren hizkuntza eskubideak errespetatzea eta hirugarrenik, kalitatezko komunikazioa bultzatzea.
Gaur onartutako dokumentuak irizpideak ematen dizkie administrazio publikoko langile eta arduradun politikoei, bi hizkuntza ofizialen erabilera finkatzeko administrazioaren esparru guztietan, besteak beste: errotulazioan, publizitatean, jendaurreko ekitaldietan, ingurune digitalean, herritarrekiko ahozko eta idatzizko harremanetan, administrazio barruko lan-jardueretan, beste erakundeekiko komunikazioetan, eta diru-laguntza eta kontratuetan. Horrez gain, Hizkuntza Irizpideek oinarriak ezartzen dituzte sektore publikoko entitate guztietan erabilera planak diseinatzeko, ezartzeko eta ebaluatzeko.
Zupiriak zehaztu duenez, irizpide horiek EAEko erakundeek gaztelaniaren eta euskararen, hizkuntza ofizial bien, erabilera bermatu beharko dute eta horretarako sektore publikoak euskararen erabilera gero eta gehiago erraztuko du, bai barneko jardueretan eta baita kanpoan zabaltzen direnetan ere. Dagokien erakunde guztiek jarduerak euskaraz egitea erabaki ahal izango dute, beti ere, errealitate soziolinguistikoak horretarako aukera ematen badu.
Hala ere, uneoro ziurtatu beharko zaie herritarrei administrazioarekin harremanetan jartzeko hizkuntza aukeratzeko eskubidea dutela, bai idatzizko komunikazioetan zein ahozkoetan
Bestalde, EAEko gainerako administrazioekin harremanetan jartzean, eta sektore publikoa, dokumentu igorlea denean, euskaraz edo ele bietan idatziko die, eta idatzizko harremana euskaraz izatea eskatu dutenekiko harremana euskaraz izango da. EAEko beste administrazio batek egindako komunikazio bati erantzun behar bazaio, euskaraz edo ele bietan egingo da.
Azkenik, gaur onartutako dokumentuak zehazten duenez, administrazio publikoak "kalitatezko komunikazioa sustatu behar du, estilo zuzen, egoki eta ulergarrian, herritarrek Sektore Publikoaren mezuak ahalegin handirik gabe ulertzeko eskubidea dutela jakinda". Kalitatezko komunikazioaren aldeko ahalegin hori eremu digitalean eta komunikazio telematikoan ere eman behar dela azpimarratzen dute Hizkuntza Irizpideek, beti ere, kontutan izanda komunikazio digitalak bere hizkuntza propioa duela.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.