Kutsatzeek berriro egin dute behera Nafarroan, 150eko langaren azpitik
Asteazkenean izandako gorakada nabarmenaren ondotik, positiboak berriro jaitsi dira Nafarroan, 150eko langaren azpitik. 145 zenbatu dituzte zehazki, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako datuen arabera, osasun-sistema publikoan 2.584 proba egin ostean (1.551 PCR proba eta 1.033 antigeno test). Positibo-tasa % 5,6koa da.
Bezperako datuekin alderatuta, 36 kasu gutxiago dira, baina beherakada hori nabarmenagoa da duela astebeteko edo duela 15 egun atzemandako datuekin erkatuta (hurrenez hurren, 41 eta 58 kasu gutxiago).
Iruñean eta bere eskualdean kasu positiboen % 49 erregistratu zituzten, Lizarran % 10 eta Tuteran % 7. Gainerako positiboak (% 34) Nafarroako beste eremu batzuetan banatzen dira.
Kasu gehien pilatzen dituzten udalerri edo guneei dagokienez, Lakuntza da denen buru, 14 kutsatzerekin, eta Iruñeko Arrotxapea auzoa, bigarren, 10ekin. Txantrean (hori ere Iruñean) zortzi positibo zenbatu dituzte; Iruñeko II. Zabalgunean, sei, eta Tutera Ekialdean, San Adrianen eta Caparroson, bosna.
Bestalde, 199 gaixo zeuden atzo ospitaleratuta Foru Erkidegoko ospitale-sareko zentroetan, aurreko egunean baino bost gutxiago. Atzo koronabirusarekin lotutako 12 ospitaleratze izan ziren, horietako hiru zainketa intentsiboetako unitateetan, eta 94 urteko emakume bat hil zen. Guztira, 1.164 pertsona hil dira gaixotasunaren ondorioz Nafarroan.
Erregistratutako kasu berrien adin-tarteen araberako banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 urtetik beherakoak (% 32) eta 30 eta 44 urte artekoak (% 22) dira. Ondoren, 15-29 urteko taldea (% 19) eta 45-59 urtekoa (% 17) daude. Azkenik, 60 eta 75 urte bitartekoen taldea (% 7) eta 75 urtetik gorakoena (% 3) daude.
Positibo berrien batez besteko adina 30,5 urtekoa da. Generoari dagokionez, kasuen % 59 gizonezkoak dira eta % 41 emakumezkoak.
Ospitale-okupazioaren ikuspegitik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak jakitera eman duenez, ospitaleratzeen eta alten balantzearen ondoren, 199 pertsona daude ospitaleratuta (atzo baino bost gutxiago): 39 zainketa intentsiboetako unitateetan (atzo baino bat gutxiago), 12 etxeko ospitaleratzean (atzo baino bi gutxiago) eta 143 gela arruntetan (atzo baino bi gutxiago).
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatua, eguneroko datuen arabera, 59.544 kasukoa da Nafarroan.
Lakuntzako perimetroa itxita, gaur gauerditik
Nafarroako Gobernuak Lakuntzako Udalarekin adostu du herriaren perimetroa ixtea, covid-19aren hedapenari eusteko ezohiko neurri gisa, kutsatze- eta positibo-indize handiak baititu azken egunetan.
Neurri hori, herriko Udalari kontsulta egin ondoren, maiatzaren 1eko (gaur gauerdia) 00:00etan sartuko da indarrean, eta maiatzaren 8ra arte iraungo du, egun hori barne. Egoera epidemiologikoaren arabera luzatu, aldatu edo ondoriorik gabe uzteko aukera izango da.
1.200 biztanletik gora dituen Lakuntza udalerrian, azken 14 egunetako intzidentzia metatua 2.892 kasukoa da 100.000 biztanleko, hau da, Nafarroakoa (353 kasu 100.000 biztanleko) baino zortzi aldiz handiagoa. Aurreko zazpi egunetan, 2.658 kasu izan ziren 100.000 biztanleko.
Arrazoi horiek direla eta, beharrezkoa da neurri murriztaile osagarriak hartzea, hala nola mugikortasuna mugatzea, udalerrira ez sartu ez irteteko (ez, ordea, etxebizitzetatik); hortik salbuesten dira laneko, osasuneko eta hezkuntzako betebeharrekin, ohiko bizilekura itzultzearekin, pertsona kalteberei arreta ematearekin eta ezinbesteko beste arrazoi batzuekin zerikusia duten joan-etorriak.
Zure interesekoa izan daiteke
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.