KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

199 kasu berri atzeman dituzte EAEn, 2020ko abuztuko kopuruetara itzuliz

Ospitaleetako presioa ere jaisten ari da: 63 pertsona daude ZIUetan, bezperan baino zortzi gutxiago.
Donostia Ospitaleko sarrera. Argazkia: EFE
Donostia Ospitaleko sarrera. Argazkia: EFE

199 covid-19 kasu berri zenbatu dituzte ostiral honetan Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, aurreko egunean baino 25 gutxiago. Positibitate tasa, berriz, bost hamarren jaitsi da eta % 2,8an kokatu da. Bigarren aldia da aste honetan, 200 kasu baino gutxiago atzematen direla egun batean. 2020ko abuztuaren 5era arte joan beharra dago horrelako kopuru bat berdintzeko, eta aste honetan 181 kasu izan ziren 6an 199 gaur.Datu pozgarri gisa, ospitaleko presioak ere behera egiten jarraitzen du: 18 pertsona ospitaleratu zituzten atzo covid-a dela eta (aurreko eguneko kopuruaren erdia), eta 63 pertsona daude ZIUn, azken balantzean baino zortzi gutxiago.Osasun Sailak jakitera eman dituen datuen arabera, joan den ostiralean 7.128 PCR eta antigeno test egin dira (aurreko eguneko 6.769 PCR baino gehiago). 22 positibo izan dira Araban, hau da, aurreko egunean baino 18 kasu gutxiago. Bizkaian, 118 kasu atzeman dituzte (bost gutxiago) eta Gipuzkoan 55 (bost gutxiago). Era berean, Euskaditik kanpo bizi diren lau pertsonak positibo eman dute, aurreko balantzean baino hiru gehiagok.Egonkor jarraitzen du kutsatze-kateak Nafarroan, atzo 59 covid kasu berri zenbatutaNafarroan egonkor jarraitzen du covid-19aren kutsatze-kateak, azken orduotan 59 kasu berri zenbatu ondoren, bezperan (61) baino bi gutxiago.Orotara, koronabirusa atzemateko 1.415 PCR proba eta test antigeno egin ziren atzo Foru Erkidegoan, eta positibitate tasa  % 4,2koa izan zen, Nafarroako Gobernuak zabaldutako behin behineko datuen arabera.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X