49ra jaitsi dira covid-19 kasu berriak Nafarroan
Behera egin dute, berriro, covid-19 kasu berriek Nafarroan, atzo 49 kutsatze zenbatu ondoren, bezperan baino 10 gutxiago.
Orotara, 1.446 PCR proba eta test antigeno egin ziren atzo, eta positibitate tasa % 3,4ra jaitsi zen. Nafarroako Gobernuak zabaldutako oharrean jasotzen denez, Tafallan zazpi kasu zenbatu ziren, eta Iruñeko Txantrea eta Azpilagaña auzoetan, hiruna.
Pandemiak aste honetan Foru Erkidegoan izan duen bilakaerari erreparatuta, egunero 70 kasu baino gutxiago jaso dira: astelehenean 44 (% 2,5), asteartean 54 (% 2,6), asteazkenean 49 (% 2,9), ostegunean 61 (% 4), ostiralean 59 (% 4,2) eta atzo 50.
Hala, Foru Erkidegoan 62.776 kasu atzeman dituzte pandemia hasi zenetik, Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera.
Ospitaleetako okupazioari dagokionez, atzo pertsona bakarra ospitaleratu behar izan zuten covid-19agatik eta 32 pertsona zeuden ospitaleratuta arrazoi horregatik, aurreko eguneko kopuru bera, eta 11 lagun zeuden ZIUn, bezperako kopuru bera.
Gainera, ez da hildakorik izan 7. egunez jarraian. Pandemia hasi zenetik, 1.190 pertsona hil ditu covid-19ak Foru Erkidegoan.
Txertaketari dagokionez, 4.356 dosi jarri ziren larunbatean Foru Erkidegoan, eta, dagoeneko, 485.174 txerto jarri dira. 188.327 pertsonak dute txertaketa prozesua osatuta.
Bestalde, Maria Chivite Nafarroako presidenteak ostiralean aurreratu zuenez, ekainaren 18tik aurrera neurriak arintzea espero dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko Erlijioen Kontseilua sortuko du Eusko Jaurlaritzak
Udaberrian jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Erlijioen Kontseilua EAEko erlijio-aniztasuna kudeatzeko helburuz. Bizikidetza eta laikotasun kooperatiboa oinarri izango dituen ekintza plan batekin jaioko da.
Nafarroatik Gipuzkoara egingo du jauzi Korrikak bere bosgarren gauean
Araban ikusi ditu lekukoak eguneko lehen eguzki printzak, eta bertan ibiliko da Korrika eguerdia iritsi bitartean. Egino eta Ziordia arteko bidea eginda, Nafarroa iparraldean barneratuko da 13:00a aldera, Gipuzkoa helburu hartuta.
Nafarroako Gobernuak suizidioa prebenitzeko behatokia sortuko du, diziplina anitzeko profesionalen parte hartzearekin
Jokabide suizidak dituzten pertsonak prebenitzeko eta artatzeko estrategia aurkeztu du Nafarroako Osasun Departamentuak. Iaz, 39 pertsona hil ziren Nafarroan beren buruaz beste eginda.
Alerta, gas-isuri handi batengatik, Barakaldon
Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, Lutxana auzoko Elorriaga etorbidean dagoen obra batean, eta horrek kezka sortu du auzokoen artean.
Hamaika pertsona atxilotu dituzte Castro Urdialesen droga-trafikoaren dirua zuritzeagatik
Operazioan 3.000 gramo kokaina baino gehiago, 7 arma labur eta 4 luze, munizioa eta dirua atzeman zituzten.
2015-2025 tartea, erregistroak daudenetik izandako beroena, Munduko Meteorologia Erakundearen azken txostenaren arabera
176 urte badira Lurraren batez besteko tenperatura neurtzen dena, eta azken 11 urteotan erdietsi dira balio altuenak. "Historia 11 aldiz errepikatzen denean, jada ez da kointzidentzia, jarduteko deia zuzena da", azpimarratu du Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak.
CCOO sindikatua, Korrikan parte hartu ez izanaz: "Etsaien aldean jarri gaituzte"
CCOO sindikatuaren kontrako "apartheid soziala" gaitzetsi du berriro sindikatuaren Euskadiko idazkariak, Korrikan parte hartzeari "betoa" jarri diotelakoan. Bestalde, euskararen aurkako eraso judizialik dagoela ukatu egin du sindikatuak.
Osakidetzaren EPErako izen-ematea ireki da, eta probak ekainean egingo dira
Deialdiak 5.425 plaza eskainiko ditu, horietatik 2.160, berriak. Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira.
Lau ibilgailuren arteko istripu bat izan da Malmasingo tuneletan, eta auto-ilarak sortu dira A-8an, Irunerako noranzkoan
Errepidea erabat irekita dago jada, baina ordu eta erdi edo eman du itxita, eta auto-ilara luzeak sortu dira. Lau lagun zauritu dira istripuan.
Albiste izango dira: Iparraldeko hauteskundeen emaitzak, Korrika eta Osakidetzako EPEa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.