KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Positiboek gora egin dute Nafarroan, baina oraindik 40 kasutik behera jarraitzen dute

Iruñean, Txantrea auzoko 4 positiboak eta San Juan auzoko 3 positiboak nabarmentzen dira, baita Antsoain eta Berriozarko 2 positiboak ere. Positibotasun tasa % 2,2koa da.
Hainbat pertsona Milagron (Nafarroa)
Hainbat pertsona Milagron (Nafarroa). Argazkia: EFE.

Gora egin dute Nafarroan azken orduetan atzemandako covid-19aren kasu berriek, baina oraindik 40 positibotik behera daude. 1.653 proba egin dituzte, eta positibotasun tasa % 2,2koa da.

Nafarroako Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera, 36 pertsona kutsatu ziren atzo, igandean baino hamar gehiago.

Datuak zonaldez zonalde aztertuta, Iruñean Txantrea auzoko 4 positiboak eta San Joan auzoko 3 kasuak nabarmentzen dira, baita Antsoain eta Berriozarko 2ak ere.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guggenheim Urdaibai proiektua "herri mugimenduak geldiarazi" duela ospatu dute Gernikan

Gernikan gaur ospatu dute Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko abenduan hartu zen erabakia. "Herri mugimenduaren garaipena" izan dela proiektu hori geldiaraztea, eta "herritarren borrokari esker gelditu" dela ospatu dute mosaiko erraldoi bat osatuz. Argi eta ozen aldarrikatu dute "gizarte antolatua gai dela erakunde eta agintarien burugabekeriei aurre egiteko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X