Uztailaren 2tik aurrera irekiko dituzte diskotekak Nafarroan
Nafarroak 03:00ak arte irekiko ditu dantzalekuak eta diskotekak uztailaren 2tik aurrera, baina dantzaldia debekatuta egongo da. Horrez gain, tabernen eta jatetxeen ordutegia malgutuko du, eta 01:00a arte ireki ahalko dute, % 60ko edukierarekin. Gainera, mahai bakoitzeko sei pertsona eseri ahalko dira lokalen barruan eta hamar terrazetan, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarien arabera.
Gaur egungo murrizketen malgutasun berria, hasiera batean, uda osoan indarrean egoteko ideiarekin onartuko du Foru Gobernuak, baina uztailaren amaieran berrikusiko dute, egoera horri eusteko edo malgutzeko, datu epidemiologikoak eta txertaketaren hedapena kontuan hartuta, Osasuneko ordezkariek ostalaritzaren sektoreari astelehen honetan jakinarazi diotenez.
Beraz, taberna eta jatetxeentzako edukiera gaur egungoaren antzekoa izango da (% 50ekoa barnealdean eta distantziaren mugarekin soilik). Dantza-pistei dagokienez, oraingoz, barrualdean behintzat, debekatuta egongo da dantza egitea, eta, ostalaritzan gertatzen den bezala, edariak eserita hartu beharko dira, barrak itxita eta mahai bakoitzeko 4 eta 6 pertsona arteko edukiera mugatuta.
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak astearte honetan adierazi duenez, covid-19aren aurkako neurriak hartzeko foru agindu berriak aurrera egingo du murrizketen beherakadan, eta oraingo honetan edukiera eta ordutegien erlaxaziotik haratago joango da.
Chiviteren hitzetan, aste honetan bilerak egingo dituzte gaueko aisialdiaren, ostalaritzaren, kulturaren eta hezkuntzaren sektoreekin, "bizi dugun egoera epidemiologikoa ikusteko eta beheraldi horretan aurrera egiten jarraitzeko".
Indarrean dagoen foru aginduak uztailaren 1era arte iraungo du, eta, beraz, "uztailaren 2rako foru agindu berri bat izan behar da, denok nahi dugun normaltasun berri horretara bidean aurrera egiteko".
Zure interesekoa izan daiteke
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.