Kutsatzeen datuak egonkor daude Nafarroan, 51 kasu berri zenbatuta
Azken orduetan 51 kasu positibo berri zenbatu dira Nafarroan, bezpean baino zertxoabait gehiago, 40 kasu izan baitziren orduan. Osasun sistema publikoak 1272 proba egin ditu (653 PCR eta 619 antigeno test). Positibotasun tasa % 4an kokatu da.
Azken egunean gora egin arren, azken asteotako joerari eutsi zaio. Ekainean zehar hamar egunetan soilkik gainditu da 50 kutsatuen langa, eta ekainaren 1ean izan ziren hil honetako kutsatu gehien, 88, zehazki. Gainerako egunetan 50etik behera mantendu dira eta sei egunetan 40 baino gutxiago ere izan dira egun bakarrean hautemandako datuak.
Nafarroako Gobernuaren behin behineko datuen arabera, kasu positibo gehien Martzilla eta Tuteran zenbatu dira, baita Iruñeko Txantrea auzoan ere; launa positibo izan dira horietan.
Ospitaleen egoerari dagokionez, covid-19ak jota 21 paziente daude Foru Erkidegoko ospitaleetan, aurreko egunean baino bost gutxiago. Ostegunean pertsona bat ospitaleratu zuten, eta ez zen hildakorik izan. Gauzak horrela, orain arte 1192 hildako baieztatu dituzte Nafarroan.
Txertaketa prozesuari dagokionez, ostegunean 9952 dosi eman zituzten. Guztira, 565 843 txerto jarri dituzte, oraingoz Nafarroak jaso dituen 612 465 txertoetatik. Arratsaldean Modernako 4300 dosi heldu dira Foru Erkidegora.
228 351 pertsonak txertaketa bukatu dute, horietako 7666k ostegunean bigarren dosia jaso ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
El accidente se ha producido hacia las 12:30 horas. Como consecuencia del siniestro, el tráfico se está regulando mediante paso alternativo en la zona.
Elgeako mendilerroan, Barrundian, piztutako baso sutea kontrolatu nahian ari dira suhiltzaileak
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Bi abioi, helikoptero bat, hiru parketako suhiltzaileak eta basozainak ari dira bertan lanean.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.