172 dira Mallorcako agerraldiaren harira EAEn zenbatutako positiboak
Mallorcan izandako koronabirus agerraldia tarteko, orain arte 172 positibo zenbatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta 306 pertsona daude koarentenan, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak astelehen honetan jakinarazi duenez.
Agerraldi horrek Euskadin utzitako kutsatze kopurua eguneratu du Sagarduik Bizkaia Irratian egin dioten elkarrizketan; izan ere, ostiralean 126 zirela jakinarazi zuen Osasun Sailak. Balearretako uharte horretara Espainiako Estatuko hainbat erkidegotako, tartean EAEko, gaztetxoek egindako ikasketa bidaietan ehunka positibo atzeman dituzte. Sagarduik esan du 46 kasu berri topatu dituztela azken orduetan aztarnarien lanari esker.
Sailburuak zehaztu duenez, asteburuan 500 pertsonari egin diote proba diagnostikoa. "Jendeak (baheketa masiboari) emandako erantzuna ona izan da. Datuak alda daitezke, oraindik badagoelako aukera proba egiteko. Horrez gain, sekuentziazioari itxaron behar diogu, jakiteko zenbat aldaera dauden. Oraingoz, aldaera britainiarra eta indiarra (Delta aldaera, kutsagarriagoa) aurkitu ditugu", azaldu du.
Osasun Sailak deituta, baheketa masiboa egin dute asteburuan Osakidetzako zenbait zentrotan. Batez ere Mallorcan ekainaren 12tik egondako 16-19 urtekoei zuzenduta egin dute baheketa, baina uharte horretan berriki egondako edozein pertsonak egin ahal izan du.
Jaurlaritzak ekaina "gogorra eta berezia" izango dela ohartarazi zuen, Sagarduik gogorarazi duenez. "Denok dugu irteteko eta ospatzeko gogoa, zer esanik ez gazteek", erantsi du. Hori horrela, zuhur jarraitzeko deia egin du: "Zoritzarrez, pandemiak hor jarraitzen du, Balearretan, Euskadin, Cadizen, Benidormen edo AEBn". Horren hitzetan, "ikusi dugu neurriak hartzen ez ditugunean kutsatzeak egoten direla".
Txertaketa
Covid-19aren kontrako txertaketa kanpainari dagokionez, Osasun sailburuak zehaztu du 39 urtetik beherakoak babesten hasi direla. "Asteon helduko zaizkigun txertoekin espero dugu bi asteren buruan hamarkada horretakoekin bukatzea eta hurrengoarekin hastea. Adinean behera eginda, immunizazioa azkarragoa izango da denontzat, eta gure asmoa da ahalik eta arinen egitea", nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Legebiltzarrak onartu egin du adin txikikoen udalekuetan babesa indartzeko Legea izapidetzea
EH Bilduk eta Sumarrek, aintzat hartzea babestu arren, prozedura kritikatu dute, eta PPk eta Voxek erreforma "zuritzea" dela esan dute.
Noelia eutanasia eskatu zuen Bartzelonako gazteak gaur jasoko du, epaileak onartu ostean
25 urteko emakumeak bere erabakiari eutsi dio, nahiz eta aita aurka agertu, Espainian legezko bide guztiak agortuta eta Giza Eskubideen Europako Auzitegira jota.
Meta eta Google, 2,6 milioi euro ordaintzera behartuta, gazte bati eragindako menpekotasunagatik
Antsietatea, depresioa edo gorputz-dismorfia dira gazteak pairatutako kalteetako batzuk. “Haurrak mendekotasuna egiten dituen eta osasungaitzak diren produktuak diseinatzen dituzte”, adierazi du abokatuak.
Hondarribiak gaur onartuko du bere II. Berdintasun Plana, Alardearen inguruko gatazka bideratzeko neurriak jasoko dituena
Planak “emakumeen eskubideen defentsan jasandako indarkeria aitortzeko formulak" bilduko ditu.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.
Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak
Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan.
Eureka! Zientzia Museoak ekainaren amaieran itxiko ditu ateak, 25 urteren ondoren
Kutxa Fundazioak ATENEA proiektua bultzatuko du, Tabakaleran, eta jakintza-eredu irekiagoa eta diziplinartekoa proposatuko du.
Hondarribiak "berariaz" landuko du Alardea Berdintasun Planean, "gatazkaren konponbidean aurrera egiteko"
Udal arduradunek esan dutenez, Emakundek egindako txosten batek ezartzen du Berdintasun Planak gai horri heldu behar diola, "parte-hartzean dauden desorekak direla eta".
Fiskaltzak 22 urteko eskaerari eutsi dio adingabeei sexu-proposamenak egiteagatik epaitutako Irungo irakaslearentzat
Defentsak, bere aldetik, absoluzioa eskatu du, irakasleak ustezko biktimekin "adiskidetasun" harreman soila zuela eta deliturik ez duela egin iritzita.