Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizikideak ez diren pertsonen topaketak kalean 00:00etatik 06:00etara garaziko ditu Euskadik

Goizaldean parkeetan, plazetan eta bestelako eremu publikoetan ematen diren jende pilaketak saihestu nahi ditu neurri horren bidez LABI instituzionalak. Murrizketa berria ostiralean sartuko da indarrean.
18:00 - 20:00
Jaurlaritzak hondartzak eta parkeak itxiko ditu 00:00etatik 06:00etara

Bizikideak ez diren pertsonen topaketak kalean 00:00etatik 06:00etara galaraztea erabaki du asteazken honetan Iñigo Urkullu lehendakariak zuzentzen duen LABI instituzionalak, Euskal Autonomia Erkidegoan kutsatzeen kopurua goraka doala ikusita.

Neurri berria ostiral honetan, uztailaren 16an, sartuko da indarrean.

LABI batzorde teknikoak asteazken goizean egin du bilera datu epidemiologikoak aztertzeko eta egun indarrean dauden prebentzio neurriei beste hainbat gehitzea proposatu dute adituek, besteak beste, parkeetan, plazetan eta itsas pasealekuetan jendea pilatzea ekiditeko.

Hala, LABI politikoak uztailaren 7an hartutako neurriak mantentzea eta beste bi onartzea erabaki du arratsalde honetan, kale-edanak eta festak saihesteko asmoz.

Lehendakariaren dekretu berriaren arabera, 00:00etatik 06:00etara bizikideak ez diren pertsonak aire libreko eremuetan (parkeetan, lorategietan, hondartzetan, kirol guneetan, patinatze pistetan, portuetan, itsas pasealekuetan…) ez biltzea gomendatzen da.

Hala ere, pertsonen zirkulazioa ez dago debekatuta eta, beraz, posible izango da ordu horietan eremu horietatik igarotzea.

Dekretuaren arabera, udalen edo horretarako eskumena duten erakundeen ardura izango da gauerditik aurrera jendea pilaketan gerta ditezken eremuak zeintzuk diren zehaztea.

Horrez gain, prebentziorako protokoloak eta neurriak betetzen ez dituzten topaketa, festa edo ekitaldi jendetsuetan parte ez hartzeko agindua ezarri du LABI instituzionalak.

Ia 1.000 positibo (989) zenbatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) azken 24 orduetan, eta eremu gorrian sartzear dago erkidegoa, 100.000 biztanleko 377ko pilatutako tasarekin. Testuinguru horretan erabaki dute agintariek prebentzio neurriak gogortzea.

Zure interesekoa izan daiteke

bisonte-hezurdura-urbasa-nafarroa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Duela 4.000 urteko bisonte baten hezurdura topatu dute, ia osorik, Urbasan, eta Iberiar penintsulan dokumentatutako lehen bisonte europarra izan daiteke

Maria Chivite presidenteak eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak "garrantzi zientifiko handiko" aurkikuntza aurkeztu dute astelehen honetan. Aurkikuntza “bakarra” da Iberiar penintsulan, eta Arrafela leizean egin zen, Kultura Departamentuak sustatutako esku-hartze arkeologiko batean, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Madrilgo Historia Naturalaren Museoaren parte-hartzearekin, besteak beste.

Zaldibar Argituren bilkura hondamendiaren 6. urteurrenean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan

Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X