Nafarroako Gobernua epaileen oniritziaren zain, etxeratzeko agindua ezartzeko
Nafarroako Gobernuak epaileen oniritzia eskatu du muturreko arriskuan dauden udalerrietan etxeratzeko agindua ezartzeko, azken egunetan positiboen kopuruak gora egin ostean, asteburu honetan datuek zertxobait behera egin duten arren.
Etxeratzeko agindua aste honetan bertan ezar liteke, epaileek ontzat ematen badituzte Maria Chiviteren Gobernuak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari helarazi dizkion neurri murriztaileak.
Ostiralean, covid-19ak eragindako pandemiari aurre egiteko asmoz Foru Erkidegoan ezarri nahi dituzten neurriak aurreratu zituen Nafarroako presidenteak.
Guztira, hiru izango dira asteazken honetan indarrean sartuko diren neurriak: muturreko arriskuan dauden udalerrietan etxeratzeko agindua izango da 01:00etik 06:00etara; gehienez ere 10 pertsonako taldeak onartuko dituzte kanpoaldean, eta herri bazkariak, kalejirak eta kaleko zezen-festak bertan behera geratuko dira. Neurri murriztaile horiek gutxienez uztailaren 29ra arte egongo dira indarrean.
Ildo horretatik, Santos Indurain Osasun kontseilariaren arabera, etxeratzeko agindua "Nafarroako udalerrien ia % 80n" sartuko litzateke indarrean. Nolanahi ere, muturreko arriskua duten udalerrien zerrenda argitaratuko da, etxeratzeko agindua non aplikatuko den zehazteko.
Indurainen hitzetan, neurriak "gutxienekoak eta ezinbestekoak" dira, pandemiari aurrea hartzeko eta positiboen kopurua murrizteko. "Bizitza sozial, ekonomiko eta emozionalean eraginik txikiena izateko esku-hartze kirurgikoa bilatzen dugu", adierazi zuen kontseilariak prentsaurrekoan.
Gainera, batez ere lehen arretan nabaritzen ari dira positiboen gorakada eta intzidentzia handia. Kontseilariak azaldu zuenez, kasu berrien % 90 delta aldaerarekin kutsatu dira; izan ere, "askoz ere kutsakorragoa da".
Ostalaritzari dagokionez, "oraingoz" ez da murrizketa gehiago egongo. Neurri horien helburua "transmisioa geldiaraztea da, hainbesteko positibotasun-tasa altua ez baita onargarria".
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.