Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Positibo berriak 1.500 baino gehiago dira Euskadin, baina birsorkuntza tasa 0,99ra jaitsi da

Covid-19aren ondorioz 43 pertsona ospitaleratu zituzten, eta koronabirusa duten 60 pertsona ZIUetan daude. Koronabirusaren ondorioz, 233 lagun daude ospitaleetan.
Basurtuko Ospitalearen ZIU. Artxiboko argazkia: EFE
Basurtuko Ospitalearen ZIU. Artxiboko argazkia: EFE

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 1.576 positibo berri zenbatu dituzte, bezperan baino 4 gehiago, egindako 11.409 proba diagnostikoetan. Positibotasunak zertxobait gora egin du % 13,5etik % 13,8ra. Lurraldeka, 157 positibo berri zenbatu dituzte Araban (bezperan baino 24 gehiago), 923 Bizkaian (41 gutxiago), 464 Gipuzkoan (31 gehiago) eta 32 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez.Covid-19aren ondorioz 43 pertsona ospitaleratu zituzten, eta koronabirusa duten 60 pertsona ZIUetan daude, azken balantzeko kopuru berdinak. Koronabirusaren ondorioz, 233 lagun daude ospitaleetan, bezperan baino bat gehiago.100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua 870,30 kasura igo da, eta, datuak lurraldez lurralde aztertuta, intzidentziak zertxobait behera egin du Araban eta Gipuzkoan, baina gora Bizkaian. Horrela, 656,55ekoa da Araban, 911,54koa Bizkaian eta 839,47koa Gipuzkoan.Gazteen artean birusaren intzidentziak gora jarraitzen du: 10-19 adin tartean 2528,67 kasukoa da, eta  2749,84koa 20-29 adin tartean. 30 eta 39 urte artekoen artean, aldiz, intzidentzia txikiagoa da, baina batez bestekoaren gainetik jarraitzen du: 973,39.Gaitzaren oinarrizko birsorkuntza tasa 0,99ra jaitsi da EAEn. Bizkaia da 1aren gainetik jarraitzen duen lurralde historiko bakarra (1,03); Arabak (0,93) eta Gipuzkoak (0,95) azpitik jarraitzen dute. 400 kasuen langa gainditu da berriro ere NafarroanBeste egun batez, gora egin dute covid-19 kasuek Nafarroan eta 404 kasu zenbatu dituzte asteazkenean. 400 kasuen langa gainditu arren, duela 7 eguneko 434 kasuen eta duela 14 eguneko 608 kasuen azpitik mantentzen dira oraingoz.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 25/12/2025.- Nadadores participan en el XVII Kontxapuzon Navideño, una actividad solidaria, recreativa y deportiva que consiste en “un chapuzón” de unos 300 metros en las aguas de la Bahía Donostiarra. La recaudación de este año será donada a Katxalin, una asociación de apoyo a las mujeres que sufren cáncer de mama y/o cualquier tipo de proceso tumoral ginecológico: cáncer de cuello uterino, de endometrio, de ovario o de vulva. EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donostiako Kontxapuzoia 200 parte-hartzailerekin itzuli da, bularreko minbizia duten emakumeei laguntzeko

Kontxako hondartzan izan da espero zen Kontxapuzoia: 200 ausart uretara oldartu dira hotzari aurre egiteko eta Katxalin elkartearen mesedetan dirua biltzeko. Marmoken presentzia dela-eta iazko etenaldiaren ondoren, CD Fortunak antolatutako elkartasun ekitaldiak komunitatea bildu du Eguberrietako ohiko hitzordu honetan, babes eta elkartasun erakustaldi batean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X