Hegoaldeko 12 urtetik gorakoen % 70 baino gehiago erabat immunizatuta daude jada
28.255.949 pertsona, Espainiako Estatuko biztanleriaren % 59,5, erabat immunizatuta daude covid-19aren aurkako txertoren batekin, abuztuaren 6an, ostiralean, eguneratutako azken datuen arabera. Kontuan hartuta oraingoz 12 urtetik gorakoentzat bakarrik daudela txertoak baimenduta, eta adin horretatik gorakoak bakarrik ari direla txertatzen, "populazio txertagarriaren" % 67,1 legoke, beraz, pauta osoa hartuta; hasiera batean taldeko immunitatea ahalbidetuko lukeen zifra gisa definitutako % 70etik oso gertu. Nolanahi ere, ehuneko hori gorantz berrikusten ari dira, orain, batez ere koronabirusaren delta aldaeraren hedapenaren ondorioz.
Euskal Autonomia Erkidegoan zein Nafarroan gainditu da jada % 70eko kopurua 12 urtetik gorakoen artean.
EAEko 12 urtetik gorako herritarren % 71k dute pauta osoa eta % 78,1ek, gutxienez, dosi bat (EAEko biztanleria osoa kontuan hartuta, % 63,5ek izango lukete pauta osoa, eta % 69,7k dosi bat gutxienez).
Nafarroan, 12 urtetik gorako herritarren % 70,3k dute pauta osoa, eta % 78,7k, gutxienez, dosi bat (Nafarroako biztanleria osoa kontuan hartuta, % 61,8k lukete pauta osoa eta % 69,1ek, gutxienez, dosi bat).
Talde immunitatearen zifra handitu beharko da
Delta aldaerak hartu duen indarraren ondorioz, MOEk jakinarazi du txertaketa-estaldura handiagoa beharko dela covid-19aren hedapena geldiarazteko. Ildo horretan, Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak talde immunitatearen ehuneko berria zehaztu ez badu ere, txertaketa-kanpaina ez dela amaituko herritarren % 70 immunizatzearekin argitu du. Izan ere, helburua "ahalik eta denbora laburrenean ahalik eta jende gehien txertatzea" da.
Horretarako, abuztuan iristekoak diren covid-19aren aurkako txertoen kopurua areagotu egingo da eta Pfizer-BionTechen 3,4 milioi dosi gehiago jasoko dira, adibidez. Dosi horietatik 1.150.000 igande honetan bertan iritsiko dira eta 140.000 Euskadira bideratuko dira. Abuztuan 16 milioi dosi jartzea espero da Estatu osoan, lehen eta bigarren inokulazioen artean.
Horietako asko txertaketa-agendan sartu berri diren herritar gazteenentzat izango dira. Hala, dosi gehigarriek kolektibo horren txertaketa bizkortzeko balioko dute, kutsatze-indize handienak erregistratzen jarraitzen baitute gazteenek.
Ipar Euskal Herriak ere Frantziako Estatuko batezbestekoa baino txertaketa datu hobea du
Frantziako Estatuko datuei dagokienez, 18 urtetik gorako herritarren % 67,5ek dute covid-19aren kontrako txertaketa osoa amaituta, Frantziako Gobernuak bere webgune ofizialean jakitera eman duenez. Ekainaren 15ean eman zieten txertoa hartzeko aukera 12 eta 18 urte bitarteko nerabeei, baina ez dute datu hori gehitu.
Txertaketaren datuak are handiagoak dira Ipar Euskal Herrian. Izan ere, Iparraldea eta Bearno barne hartzen dituen Pirinio Atlantikoetako 18 urtetik gorako biztanleen % 77,3 erabat immunizatuta daude.
Emmanuel Macronen Gobernuak hainbat neurri gogor hartu ditu azken asteotan, txertaketa indartzea helburu, eta ostegunean onespena eman zien Frantziako Kontseilu Konstituzionalak. Hala, besteak beste, astelehenetik aurrera covid ziurtagiria edo "osasun pasea" aurkeztu beharko dute herritarrek taberna edo jatetxeetara joateko, ospitaleetara sartzeko edo eta herrialde barruan bidaiatzeko.
Uztailaren 21etik, jabeak txertaketa-pauta osoa duela edo kutsatuta ez dagoela ziurtatzen duen dokumentu hori derrigorrezkoa zen espazio publikoetan sartzeko, baina astelehen honetatik, abuztuaren 9tik, aurrera, esparru gehiagotara zabalduko da.
Gainera, beranduenez urriaren 15erako erabat txertatuta egotea agindu diete osasun-langileei.
Protestak izan dira asteburu honetan erabaki horren aurka.
Zure interesekoa izan daiteke
Martxoaren 3ko biktimak gogoan, zapi beltzak jantzi dituzte blusek eta neskek
Jaiak eta memoria ekimenaren barruan, Martxoaren 3ko sarraskian hildako bost langileak eta ehunka zaurituak gogoratu dituzte gaur Gasteizko Andre Maria Zuriaren festetan. Jendetza batu da Katedral Berriaren atarian egin duten oroimen ekitaldian. Imanol Pradales lehendakaria ere bertan egon da.
Abuztuaren 12an eguzki eklipseaz segurtasunez gozatzeko aholkuak
Ahal den guztietan bidaia luzeak saihestea da gomendio nagusia. Eklipsea bizilekutik edo ikuspen-baldintza onak dituen gertuko udalerri batetik ikus badaiteke, hobe da horren alde egitea, gehiegizko joan-etorriak murrizteko.
Itsuek eklipsea "entzun" ahal izango dute, ONCEk jarriko dituen gailue batzuei esker
LightSound dispositiboa soinu bihurtzen du argiaren intentsitatea, eta abuztuaren 12ko fenomeno astronomikoa behatzeko gune batzuetan egongo da eskuragarri.
Gizon batek bikotekide ohia, 44 urteko emakume bat, hil du Murtziako merkataritza-gune batean
Halaber, 45 urteko emakume bat hiltzeagatik Benahavisen (Malaga) atxilotutako gizonak aitortu du hiltzailea dela, ihesaldian idatzi eta lagun baten etxeko atarian utzi zuen ohar batean. Horrek idatzia aurkitu eta Guardia Zibilari eman dio.
Gaztelugatxerako sarbideak itxita egongo dira eklipsearen egunean, arratsaldetik aurrera
Natur gunearen inguruan jendetza biltzea espero da, fenomeno astronomikoa ikusteko. Hori dela eta, segurtasun operatibo berezia aktibatuko dute Bizkaiko Aldundiak eta Bakioko eta Bermeoko udalek.
Onintza Enbeita eta Ainhoa Urrejola, Aste Nagusiari hasiera emateko prest
Enbeitak pregoia idatzita dauka. Bertsoak egongo direla aurreratu du, baina dena ez dela bertsotan izango. Pregoilariak errespetuan eta bizikidetzan oinarritutako jaien alde egin du, albiste txarrik gabe.
Abuztuaren 15ean Maroko eta Ceuta arteko muga berriro zeharkatzeko deia egiten ari dira sare sozialetan
Ceutako Gobernuaren bozeramaileak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak deialdi horren berri du, eta iragan asteko krisia ez errepikatzeko baliabide nahikoak jartzea espero du.
Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik
Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.
Nola ikusiko da eguzki-eklipsea zure herritik? Kontsultatu hemen fenomeno historikoari behatzeko mapak
Ilargiak erabat ezkutatuko du Eguzkia 2026ko abuztuaren 12an: Euskal Herrian 2183. urtera arte ez da berriro ikusiko horrelako fenomenorik. Eguzki-eklipse osoa ilunabarrean hasiko da, eta egunak "bi ilunabar" izango ditu. Eklipsea Orain.eus-en bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.
Perez-Iglesias: "Eklipsea ikusiko den lekuetan milioi bat bisitari izango dira"
Eklipsea etxetik gertu eta urrun joan gabe ikusteko gomendioa egin du sailburuak. Milaka betaurreko banatu dituzte iada mugarritzat jo duen fenomenoa ikusteko. Pozik agertu da eklipseak zientzia plazara eramateko balio izan duelako.