Arabako intzidentziak gora egiten jarraitzen du, eta ZIUetako okupazioak, behera
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) azken buletin epidemiologikoak agertoki makurra azalerazi du Araban, beste lurraldeetan ez bezala, azken 14 egunetan gora egin baitu bertan birusaren eraginak (100.000 biztanleko 537 kasukoa da). Bestelakoa da EAEko egoera orokorra, intzidentzia jaisten ari baita egunez egun. Gaur-gaurkoz, 603 kasukoa da intzidentzia-tasa metatua. Jaisten ari den bestea ospitaleetako okupazioa da.
Asteazkenean 64 eri zeuden Osakidetzako Zainketa Intentsiboetako Unitateetan (ZIU), bezperan baino hiru gutxiago. Horrez gain, ospitaleetan zeudenen kopuruak ere behera egin du, 285etik 269ra pasatuta. Ospitaleratzeek, ordea, gora egin dute azken orduetan, eta 59 pertsona ingresatu behar izan dituzte (asteartean 56 izan ziren).
EAEk 927 positibo berri atzeman ditu azken orduetan, bezperan baino 38 gutxiago. Dena dela, proba gutxiago egin dira (7.426), eta, halere, positibotasun tasak puntu bat egin du gora, % 11,5etik % 12,5era igaro baita. Bizkaian zenbatu dira kutsatze gehien (482), baina kopurua murriztu duen lurralde bakarra da (-50). Gipuzkoan 250 positibo hauteman dituzte, bezperan baino 18 gehiago. Aipatzekoak dira, halaber, Arabako 175 kasuak, bere horretan hartuta gehiegi ez badira ere, ehunekoei erreparatuz gero igoera nabarmena islatzen baitu. Azkenik, EAEtik kanpo bizi diren 20 lagunek eman dute positibo (30ek bezperan).
Araban zenbatutako 175 kasuetako 148 Gasteizen zenbatu dituzte. Bigarren egunez jarraian (asteartean 130 hauteman zituzten) duela astebete, Andre Mariaren egunean, zenbatutakoa halako ia bi dira. Hazkunde horrek zuzenean eragin dio Arabako intzidentzia-tasa metatuari, eta 537 kasutan utzi du, EAEko tasa metatutik behera egon arren (100.000 biztanleko 603 kasukoa da EAEkoa, bezperan baino 29 puntu txikiagoa).
Bizkaiko (645 pilatutako kasu) eta Gipuzkoako (522 kasu) intzidentzien kurbek, ordea, beherantz egiten jarraitzen dute, grafikoan ondo ikus daitekeen bezala:
Bestalde, R0 indizea (positibo batek zenbat pertsona kutsatzen dituen adierazten du) egonkor dago Euskadin: 0,88an. Araban, aldiz, 1era igo da (epidemiologoentzat zenbaki horretan dago muga, hortik gora egotea seinale txarra baita), egun bakar batean zazpi ehunen igo ostean.
Herriz herriko intzidentziak, orokorrean, hobera egin du, eta bost udalerri handik (bik Bizkaian eta hiruk Gipuzkoan) lortu dute gune gorria uztea. Gainera, Hernanik eta Agurainek laranjatik horira egin dute jauzi.
Zure interesekoa izan daiteke
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.
Nor da Bermeoko portuko argazkiko neska? Hibai Agorria argazkilariak Madrilen aurkitu du erantzuna
Madrilgo zakarrontzi batean agertutako argazki negatibo batzuek Urdaibai, Elorrio eta Madril arteko istorio eder bat berreskuratzea ahalbidetu dute.
Osakidetzak pertsona transexualentzako lehen mailako arreta zerbitzuak zabalduko ditu EAEko hiru hiriburuetan
Gauzak ondo bidean, maiatzetik aurrera jarriko da abian zerbitzua. Osakidetzaren zuzendariak adierazi duenez, helburua da pertsona transexualei errespetuzko eta gertuagoko arreta ematea.
Legebiltzarrak onartu egin du udalekuetan adin txikikoen babesa indartzeko Legea izapidetzea
EH Bilduk eta Sumarrek, neurriak babestu arren, prozedura kritikatu dute, eta PPk eta Voxek erreforma egitea "zuriketa hutsa" dela esan dute.
Noelia eutanasia eskatu zuen Bartzelonako gazteak gaur jasoko du, epaileak onartu ostean
25 urteko emakumeak bere erabakiari eutsi dio, nahiz eta aita aurka agertu, Espainian legezko bide guztiak agortuta eta Giza Eskubideen Europako Auzitegira jota.
Meta eta Google, 2,6 milioi euro ordaintzera behartuta, gazte bati eragindako menpekotasunagatik
Antsietatea, depresioa edo gorputz-dismorfia dira gazteak pairatutako kalteetako batzuk. “Haurrak mendeko egiten dituzten eta osasungaitzak diren produktuak diseinatzen dituzte”, adierazi du abokatuak.
Hondarribiak gaur onartuko du bere II. Berdintasun Plana, eta Alardearen auzia bideratzeko neurriak jasoko ditu
Planak “emakumeen eskubideen defentsan jasandako indarkeria aitortzeko formulak" bilduko ditu.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.
Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak
Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan.