Xiomara, txertaketaz: "Jendeak ez dizkie bere datuak erakundeei eman nahi, deportatzeko beldur baitira"
Xiomara Torres kolonbiarra da, Euskal Herrian bizi da eta asilo politikoa eskatu dio espainiar Estatuari. Eskaera tramitatzen ari denez, oraindik ez dauka osasun txartelik, eta bere datuak ez daude Osakidetzaren erregistroetan. Hala ere, covid-19aren kontrako txertoaren bi dosiak hartu ditu dagoeneko.
Biltzenen (Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzua) bitartez lortu du Xiomarak txertatzeko hitzordua. Eusko Jaurlaritzaren zerbitzua Osakidetzarekin eta legez kanpoko egoeran edo bidean dauden pertsona migratzaileekin lan egiten duten 90 elkarterekin koordinatu da, behar dutenei txertoa emateko.
Erreportajeko protagonistaren hitzetan, legez kanpoko egoeran dauden pertsonak erakundeengana jotzeko beldur dira, haien datuak organismo ofizial bati emanda deportatzeko arriskuan daudela uste baitute. Horregatik, Osakidetzak datuok konfidentzialki gordetzeko konpromisoa agertu die txertatzea erabaki duten pertsonei.
Legez kanpoko egoeran dauden 63 pertsona txertatu dituzte
Osakidetzak Euskal Osasun Zerbitzuan erregistratu gabe zeuden 63 lagun txertatu ditu. Gehienak legez kanpoko egoeran edo trantsituan dauden pertsona migratzaileak dira. Zifra baxua dirudien arren, datu itxaropentsua da, Euskal Osasun Zerbitzuaz inoiz baliatu ez diren pertsonak diren heinean.
Ekainean jarri zuten martxan kanpaina. Ordutik, 759 WhatsApp jaso dituzte Biltzeneko langileek, Osasun Sailak baieztatu duenez. Elkarteek, Osakidetzak eta txertoa hartu duten pertsonek kanpainaren balorazio positiboa egin dute.
Eusko Jaurlaritzak kanpaina abiatu zenean jakitera eman zuenez, txertaketa herritar guztiei zabaltzea zen ekimenaren helburu nagusia, kolektibo ahuletako pertsonak alde batera utzi gabe.
Hirugarren dosia eta txertoen irisgarritasuna
Kolonbian, Xiomararen sorterrian, biztanleriaren % 29,3k osatu du txertaketa-jarraibide osoa. Latinoamerikan ere berdintsua da egoera: herritarren % 75 guztiz immunizatu gabe dago oraindik.
Munduko Osasun Erakundeak (MOE) jakitera eman duenez, Europako biztanleriaren erdia baino gehiago txertoa hartuta dago. Ameriketako Estatu Batuetan, % 70 dira txertoa hartutako pertsonak; Afrikan, ostera, biztanleen % 2k soilik du jarraibide osoa, eta % 5ek dosi bat jaso du.
Mundu osoan emandako 4.000 milioi txertoetatik, % 80 baino gehiago diru-sarrera handiko eta ertaineko herrialdeetan txertatu dira, hau da, munduko biztanleriaren erdia baino gutxiago osatzen duten herrialdeetan.
Horregatik, txertoaren hirugarren dosia atzeratzeko eskatu die MOEk diru-sarrera handiko herrialdeei.
Iritzi berekoa da Felix Zubia, Donostia Ospitaleko zainketa berezietako burua. Mundu mailako txertaketa plan eraginkor baten falta sumatzen duela azaldu zuen medikuak Euskadi Irratian.
Jende helduarentzat eta immunitate arazoa dutenentzat hirugarren dosia onuragarria izan daitekeen arren, mundu mailako arazoari aurre egiteko txertaketa zabala egitea lehenetsi beharko litzatekeela uste du Zubiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilbok badu kartela Aste Nagusirako: "Besarkada urdin bat Bilborentzat"
Juan Manuel Martinez Rodriguezen obra abuztuaren 22tik 30era ospatuko den Bilboko Aste Nagusiaren irudi ofiziala izango da.
"Naruto" anime japoniar arrakastatsua, estreinakoz euskaraz, EITBren PRIMERAN plataforman
Ostegun honetan, ekainak 25, estreinatuko ditu PRIMERANek lehen bost atalak. Guztira 52 kapitulu eskainiko ditu, ostiralero bost berri, lehen aldiz euskaraz bikoiztuta. Estreinaldiaren bezperan, EITBk aurrestreinaldi esklusiboa antolatu du Bilboko egoitzan. Gaur izango da, 18:00etan, Multibox aretoan, eta lehen lau atalak izango dira ikusgai.
"Ihesi, norbera izateko": Trumpen Amerikatik ihes egin eta Euskal Herrian bizi diren transen familien testigantzak jaso ditu EITBk
Seme-alaba transak dituzten zenbait familiak Estatu Batuak utzi eta Euskal Herrira etorri dira. EITBk haien lekukotasunak bildu ditu 'Ihesi, norbera izateko' dokumentalean. Lehenengo erreportajeak asteazken honetako albistegietan ikusi ahal izango dira.
Osakidetzak eTXERTOA ezarri du txertoen kontrola eta segurtasuna hobetzeko
Sistema Bilbo-Basurtu ESIko zenbait zentrotan probatzen ari dira, eta txerto bakoitzaren funtsezko datuak automatikoki erregistratu ahal izango dira eman aurretik.
Bi pertsona zauritu dira Leioako ostalaritzako lokal batean izandako gas-leherketa baten ondorioz
Gertakariaren ondorioz, kaltetutako eraikineko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, eta udal-teknikariak kalteak ebaluatzen ari dira, Iparragirre kalean.
Zalduondoko (Araba) baso-sutea kontrolatzen saiatzeko lanean jarraitzen dute
Gaur goizaldean Galarreta mendiaren goialdean, Zalduondon (Araba), piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen zuen 21:00etan, eta suhiltzaileek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.
Gizon baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean, Sestao parean
Hilotza asteazken honetako lehen orduan aurkitu dute, Galindo ibaiaren bokalean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, biktima identifikatu eta heriotzaren arrazoiak argitzeko.
Ertzaintzak baztertu egin du Oiz mendian sute bat piztu izana, keagatik hainbat abisu jaso arren
Oiz mendian baso-suteengatik alerta aktibatu dute, Muxikan (Bizkaia), tenperatura altuen testuinguruan. Helikoptero inguruan ibili da sua zegoen ala ez aztertzeko, baina azkenean baztertu egin dute aukera hori.
San Joan suek gaua argitu dute Euskal Herriko zenbait herritan
Muturreko tenperaturek eta sute-arriskuagatiko alarma gorriak eraginda, Euskal Herriko su gehienak bertan behera geratu dira. Hala ere, Euskal Herriko hainbat herritan suak piztu dira San Joan bezperan. Hala ospatu dute Durangon eta Eibarren.
Galarretako sutea bizitu egin da atzera, eta sua itzaltzeko operatiboa indartu behar izan dute
Galarretan piztuta dagoen sutea itzaltzeko lanetan ari dira une honetan Kanpezu, Agurain, Espejo eta Langraiz Okako suhiltzaile-parkeetako langileak. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak uste du gaur egunean zehar sutea behin betiko kontrolatuko dutela.