Atxikipen kanpaina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Udalek Migraziorako Itun Sozialarekin bat egin ahalko dute "demagogia populistari aurre egiteko"

Jaurlaritzak atxikipen kanpaina abiatu du tokian tokiko erakundeak itunera batzeko. Pertsona migratzaileei prebentziozko arreta humanitarioa eskaintzeko hautua bultzatu nahi dute.
Hainbat pertsona migratzaile, Irungo aterpetxean.
Hainbat pertsona migratzaile, Irungo aterpetxean. Argazkia: EFE

Gaurtik abenduaren 18ra arte (Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna), Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) udalek Migraziorako Euskadiko Itun Sozialera biltzeko aukera izango dute, "Euskadin demagogia populistari aurre egiteko diskurtso partekatua eta batasuneko irudia finkatzeko", Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asiloko zuzendariak nabarmendu duenez.

Legarretak berak sinatu duen gutun bat bidali zaie Euskadiko alkate guztiei, eta, horren bidez, udalak Migraziorako Euskadiko Itun Sozialari atxikitzeko gonbita egiten die. Dokumentua dagokion udalaren osoko bilkuran aurkeztu eta onartzeko proposatu die. Kanpainak Eudelen laguntza izango du.

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren hitzetan, "pertsona migratzaileek Euskadin beren bizi proiektuak gauzatu ahal izatea nahi dugu". Izan ere, gogorarazi duenez, "milaka euskal herritarrek ere babesa eskatu behar izan zuten beste nazio batzuetan, 1936ko Gerra Zibilaren ondoren, eta Euskadik, gaur egun, asilorako eta harrerarako lurralde solidarioa izan nahi du".

Migraziorako Euskadiko Itun Sozialak "aniztasuna, elkartasuna eta beharrizana" ditu abiapuntu, migratzaileen prebentziozko arreta humanitarioan konpromisoa hartzeko, nagusiki kalteberatasun-egoeran daudenen kasuan, besteak beste bakarrik dauden emakumeen edo ardurapean adingabeak dituztenen eta indarkeriaren biktima direnen kasuan.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X