Gizon bat atxilotu dute Irunen, autoarekin pertsona migratzaileak mugaz bestalde eramaten saiatzeagatik
Guardia Zibilak gizon bat atxilotu du berriki Irunen, autoarekin sei pertsona migratzaile (bi emakume eta lau adin txikiko) mugaz bestalde eramaten ahalegintzeagatik. Atxilotua epailearen esku utzi dute pertsona atzerritarren eskubideen aurkako delitua egotzita. Pertsona migratzaileak, ostera, aske utzi dituzte atzerritarrak izateagatik egin beharreko tramiteak burutu ostean.
Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaritzak ohar bidez jakinarazi duenez, Guardia Zibilak Irungo mugatik gertu jarritako operatibo batean atzeman zuten ustezko delitugilea. Lehenik eta behin, agenteak ohartu ziren sei pertsonako talde bat errepide ondoko gune batean ezkutatuta zegoela.
Ondoren, guardia zibilak konturatu ziren ibilgailu bat inguruan itzuliak ematen ari zela. Gerora, ibilgailua pertsonak ezkutatuta zeuden ingurura gerturatu zen eta denbora batez bertan egon zen, geldirik. Tarte horretan, gidaria barruan egon zen.
Azkenean ibilgailua migratzaileen ondoraino mugitu zen eta sei pertsona autora igo ziren. Guardia Zibilak mugatik gertu atzeman zuen ibilgailua eta antzeko delituengatik aurrekariak zituen gidaria atxilotu zuen.
Albiste gehiago gizartea
Kanoikadaren eztandak 'lehertu' egin du Donostiako Aste Nagusia
Elikagaien Bankuaren eta Amara Berriko Auzo Elkartearen kanoikadak hasiera eman dio musikaz eta 380 jarduera baino gehiagoz beteriko zortzi eguneko jaiari; eta, nola ez, Su Artifizialen Nazioarteko lehiaketaren 60. edizioa izango dugu aurten.
Adingabe bat atxilotu eta hamar ikertzen ari dira uztailaren 20an Azpeitian izandako istiluengatik
Desordena publikoak eragitea eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatua egitea egozten diete guztiei. Atxilotua, 16 urtekoa, aske utzi dute, beharrezko polizia-eginbideak bukatutakoan.
Beroak hauspotuta, zimitz izurritea Gorraitzen
Gorraitz herrian sekulako amesgaiztoa bizi dutela salatu dute bizilagunek. Beroak hauspotuta, astebete baino gehiago da zimitz izurrite batek herria hartu duela. Egoera horren aurrean, fumigatzeaz gain, prebentzio-neurriak ere exijitu dituzte herritarrek. Bideoan, Javier de Arbizu eta Ane Irigoien bizilagunek azaldu dute egoera.
Gasteiztarrak jaien amaiera borobilaz gozatzen ari dira, Zeledoni agur esan aurretik
Kalejirek eta txarangek hiriko kaleak girotu dituzte egunean zehar, aurreko egunetan bezala, eguraldia lagun zutela. Goizaldean, egunerokora itzuliko dira, txokolatea eta bizkotxoak hartu ondoren.
Ehunka lagun bildu dira Bilbon Palestinaren alde
Bilbo-Palestina herri ekimenak elkarretaratzea egin du Plaza Biribilean, Palestina askatzea eskatzeko eta Netanyahu "gizateriaren aurkako krimenengatik" salatzeko.

Bizkaiko hondartzak, karabela portugesik gabe
Larunbat honetan Bizkaiko kostaldeko hondartza guztietan bainua hartzeko aukera izango dugu, marmokarik gabe.
Auto-gidari bat hil da Tolosan, autobus batekin talka eginda
Lurraldebusek aldi baterako eten du zerbitzua Ibaiondo kaleko 1. eta Larramendi kaleko 8. atarien pareko geralekuetan.
30 bat pertsona etxetik atera dituzte Elgoibarren, eraikin batean piztutako sute baten ondorioz
Sua 00:30 aldera piztu da, San Bartolome kaleko eraikin batean, eta ez da inor zauritu. Kaltetutako pertsona gehienak goizean itzuli dira etxera.
Mozketak N-1 errepidean, Ordizia parean, pantaila akustikoak jartzeko obrengatik
Obrek eragina izango dute eskuineko erreian eta Gasteizko noranzkoan sartzeko adar batean, larunbat goizetik igandera arte.
Gizon bat atxilotu dute Donostian, hainbat adingaberi sexu-erasoak egitea egotzita
Gizon horrek 27 urte ditu, eta epaileak behin behinean espetxeratzeko agindu du, adingabe batzuen sexu-askatasunaren aurkako delituak egotzita.