Madril eta Bilbo arteko hegaldi bat izan da Espainiako Estatuan biojet erregaia erabili duen lehena
Madril eta Bilbo arteko bidea egin duen Iberia konpainiaren hegaldi bat izan da Estatuan biojet erregaia erabili duen lehena. Aipaturiko erregaia Petronorrek Muskizen duen findegian ekoizten dute elikagai industriatik eratorritako hondakinak baliatuta. Bioerregai hori erabilita 1,4 tona CO2 gutxiago isuri dira atmosferara. Lehen bidaia horretan, % 2 izan da bioerregaia, eta gainerako % 98a, kerosenoa.
180 bidaiarirentzat tokia duen Airbus A320 hegazkina izan da asteazken honetan lehen bidaia hori egin duena.
Muskizen ekoitzitako 5.300 tonako erregai loteak kalitate eta jasangarritasun baldintzak betetzen ditu.
Biojet erregaia ekoizteko elikagai industriak sortutako hondakinak baliatu dira. Bartzelonako Lipsa enpresan hondakinak hartu eta Tuterako Oleofat enpresak egin du lehen tratamendua Petronorrek Muskizen erregai bihurtu aurretik.
2050ean hegazkinek erabilitako erregaiaren % 63 bioerregai izatea jarri du helburu gisa Europako Batzordeak.
Zure interesekoa izan daiteke
Hexabalente txertoaren zain dauden 30 pertsonak datorren astelehenerako txertatuko dituzte
Iraungitako bi txerto motarekin lotuta egon daitezkeen kasu berriak baieztatu zituen atzo Osasun Sailak; guztira 78 pazienteri eragin diezaieketenak. Horiei dagokienez, argitu dute beharrezkoa denean jasoko dutela txertoa.
Emakume bat atxilotu dute Bilbon, Uribarri auzoan bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 67 urteko gizon bat, 55 urteko emakume atxilotuarekin bizi zen etxebizitzan aurkitu dute
Eusko Jaurlaritzak nazioarteko babesa duten 154 pertsona artatu ditu urtebetean
Urtebete igaro da Eusko Jaurlaritzak Nazioarteko Babes Sistemaren autonomia fasea bere gain hartu zuenetik eta balantzea egin du Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak. Dena den, asilo prozedurak Espainiak Gobernuak kudeatzen ditu oraindik.
60 urteko emakume bat atxilotu dute Antigua auzoko etxebizitza batean lapurtzeagatik
Atxilotuak giltza ingeles batekin hautsi zuen leiho bateko kristala, eta etxean ezkutatuta aurkitu zuten.
Osakidetzak azpimarratu duenez "pazientearen segurtasuna oroz gaindi dago" eta txertoen "datu guztiak proaktiboki" berrikusten ari dira
Koldo Berganzo Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendariak "lasaitasun" mezua helarazi die herritarrei, eta azpimarratu du "hasiera-hasieratik" aktibatu zirela "sistemaren segurtasun-mekanismo guztiak".
Rosalia ezustean agertu da Bartzelonako Manifest x Palestina kontzertuan
Rosalia artista kataluniarra ezustean agertu da ostegun honetan Bartzelonako Manifest x Palestina kontzertuan, 'La Perla' abestuz eta antolakuntzari eskerrak emanez.
Gorabehera teknikoek atzerapenak eragin dituzte Bilboko aldiriko lineetan
Bilbo Santurtzirekin eta Muskizekin lotzen duten trenek matxura bat izan dute eta abiadura mugak dituzte.
Istripu batek 6 kilometroko auto-ilarak eragin ditu N-1 errepidean, Irura parean
Errei bat itxita dago Gasteizko noranzkoan, eta hiru pertsona artatu behar izan dituzte auto batek eta furgoneta batek talka egin ostean.
Albiste izango dira: iraungitako txertoak, abisu horia kostaldean eta AEBren zigorra Kubari
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Beste elur-jausi hilgarri bat izan da Pirinioetan
Cerler estazioan, Huescan, 25 urteko eskiatzaile bat hil da elur-jausi batek harrapatuta, Cebolles mendian, pistatik kanpo. Negu beltza izaten ari da Pirinioetan, eta dagoeneko zortzi pertsona hil dira denboraldi honetan elur-jausiengatik.