Konfinamenduaren eraginez "nabarmen egin du gora" anorexia sufritzen duten nerabeen kopuruak
Arantza Fernandez Basurtuko Ospitaleko Psikiatria unitateko arduradunak ohartarazi duenez, pandemiagatik ezarritako konfinamenduaren eraginez "nabarmen egin du gora" anorexia pairatzen duten gazteen kopuruak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta joera hori mendebalde guztian eman dela erantsi zu.
Basurtuko Ospitaleko Psikiatria unitateko arduradunek agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarrean, pandemiak gazteen osasun mentalean izan duen eraginari buruz landu duten ikerketaren ondorioak aurkezteko. Basurtukoa da umeei eta gazteei zuzendutako psikiatria unitatea duen erietxe bakarra Bizkaian.
Ikerketaren arabera, buruko osasunari lotutako gaitzengatik ingresatutako gazteen kopuruak % 50 egin du gora eta gehienak neskak dira.
Arazo nagusiak hiru dira: anorexia, suizidiorako joera eta antsietatea. Adibidez, Bizkaian, anorexiagatik ingresatutako gazteen kopuruak % 153ko igoera izan zuen iaz, 2019ko datuekin alderatuta.
"Orain pixka bat hobeto gaude, baina tentsioak jarraitzen du", ohartarazi du ospitalean bizi duten egoerari aipu eginez.
Azken 10 urteetan goranzko joera txiki bat ematen ari zela, baina pandemiak igoera hori azkartzea ekarri duela kontatu du. Halaber, hazkunde hori pandemiari lotuta badago ere, osasun mentalari lotutako gaitzak epe laburrean desagertuko ez direla ohartarazi du.
Anorexiaz gain, suizidioak edo norbere burua hiltzeko saiakerak ugaritu egin direla eta antsietatea sufritzen duten gazteen kasuak urtebetean % 100eko gorakada izan dutela azpimarratu dute.
Hazkunde horren atzean egon daitezkeen arrazoi nagusien artean ondokoak aipatu dituzte: etxeko itxialdia; harreman sozialen etetea; eta koronabirusaren ondorioz zabaldutako beldurra eta ziurgabetasuna.
Horrez gain, konfinamenduak iraun bitartean loditzeko arriskuari eta kirola eta ariketa fisikoak egiteko beharrari buruz zabaldu ziren mezuekin, gazte zaurgarrienek muturrera eraman zuten elikadura zaintzeko beharra.
Amaitzeko, adituek nabarmendu dute haurren eta gazteen osasun mentala "arrisku handian" dagoela eta, ondorioz, ezinbestekoa dela arreta psikologikoa eta psikiatrikoa hobetzea eta hezkuntzan eta gizartean indarrak batzea pertsona horiei lagundu ahal izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.