BILBO
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Plaza Biribila eta Mazarredo arteko tartea oinezkoentzat izateko lanak abiatuko ditu Bilboko Udalak 2022an

Behin lanak amaituta, Kale Nagusian, Plaza Biribilean hasi eta Mazarredo zumarkalera arteko tartean, garraio publikoa eta bizikletak bakarrik ibili ahalko dira.
Kale Nagusia, Bilbon
Kale Nagusia, Bilbon. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Bilboko Udalak Diego Lopez de Haro kale nagusiaren zati bat (Plaza Biribila-Mazarredo zumarkalea tartea) oinezkoentzako eremu bihurtzeko lanak hasiko ditu 2022. urtean. Behin lanak amaituta, Kale Nagusian, Plaza Biribilean hasi eta Mazarredo zumarkalera arteko tartean, garraio publikoa eta bizikletak bakarrik ibili ahalko dira.

Horrez gain, Bilboko Udalak bidegorri bat ere egin nahi du Zorrotzaurren. Halaber, hiriko uhinbiko guztiak eta zenbait tokitako semaforoak kenduko ditu. Alfonso Gil Bilboko Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziak eman du aldaketa horien berri bere sailaren aurrekontua aurkeztu duenean.

Zehazki, Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak 72.857.400 euroko aurrekontua izango du 2022an, aurten baino % 4,7 gehiago.

Zure interesekoa izan daiteke

vivienda-etxebizitza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Honako hauek dira Euskadiko bizitegi-larrialdiari erantzuteko gaurtik indarrean diren premiazko neurriak

Etxebizitzaren arloko politika publikoak merkatuaren errealitate berrira egokitzea bilatzen du Eusko Jaurlaritzak onartutako dekretuak, estaldurak eta laguntzak handituz, tresnak malgutuz eta gaur egun etxebizitza duina eta egokia lortzeko zailtasun handiagoak dituztenei "modu azkarragoan eta eraginkorragoan" erantzuteko. Gainera, etxebizitza babesturako eta alokairu publikorako higiezinen-parkea handitzeko neurriak aurreikusten ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X