Zirkulazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trafiko lege berriaren gakoak

Neurri oso zehatzen bat kenduta, legea ez da indarrean sartuko Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hiru hilabete igaro arte.
Trafiko lege berria. Irudia: EITB Media
18:00 - 20:00
Hauek dira Trafiko lege berriaren gakoak

Trafiko legearen erreforma behin betiko onartu du Diputatuen Kongresuak ostegun honetan. Puntu galera suposatzen duten urraketak eta gidatzerakoan ematen diren jokabide arriskutsuak jomuga ditu, mugikorrarekin hitz egitea esaterako.

Neurri oso zehatzen bat kenduta, legea ez da indarrean sartuko Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hiru hilabete igaro arte.

Hauexek dira lege berriaren gakoak:

- Mugikorra eskuan gidatzeagatik 6 puntu galduko dira; orain arte 3 kentzen zituzten. 200 euroko isuna eta 3 puntuko zigorra mantentzen dira, urratzaileak mugikorra erabili, baina eskuan ez badu.

- Errepidean edo inguruan suteak piztu ala istripuak eragin ditzaketen objektuak botatzeagatik 6 puntu galduko dira (lehen 4 ziren).

- Txirrindulariak arriskuan jarriz edo oztopatuz ala 1.5 metroko gutxieneko distantzia gorde gabe aurreratzeagatik sei puntu galduko dira (lehen 4 ziren).

- Segurtasun-uhala, haurrak lotzeko sistemak, kaskoa eta beste babes osagai batzuk ez erabiltzeagatik edo modu egokian ez egiteagatik lau puntu kenduko dituzte (lehen 3).

- Ibilgailuan radarrak antzemateko mekanismoak edo zinemometroak  izatea hiru punturen galerarekin zigortuko dute, ez soilik erabiltzea orain arte bezala.

- Gidatzen den bitartean kaskoaren eta buruaren artean telefono dispositiboak izateagatik hiru puntu kenduko dituzte.

- Gidabaimenaren hasierako 12 puntuak berreskuratzeko urraketarik egin gabe 2 urte eman beharko dira, puntu guztiak galdu ez baldin badira.

- Errepide arruntetan autoek eta motorrek beste ibilgailu bat aurreratzeko abiadura muga 20 kilometro ordutan gainditzerik ez dute izango aurrerantzean.

- Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen (patineteak esaterako) gidariek kaskoa derrigorrez erabili beharko dute.

- Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak eta bizikletak ezin izango dira espaloietatik eta oinezkoentzako zonaldeetatik ibili.

- 2022ko uztailaren 6tik derrigorrezkoa izango dira martxan jartzeko alkoholimetroak bidaiarien garraiorako ibilgailuetan (eskola autobusetan adibidez). Ez betetzea arau-hauste oso larria litzateke (500 euro).

- Era berean, "bide publikoan laguntzeko arauak urratzea" arau-hauste oso larria izango da (500 euroko isuna).

- "Ibilgailua kontrolatzeko baldintzetan une oro egoteko gidarien eginbeharra ez betetzea" arau-hauste arina izango da (100 euro).

- Gidabaimeneko 2 puntu berreskuratzea posible izango da gidatze ikastaroak eginez. Hala ere, ez dira puntuak berreskuratuko, ikastaro horien baldintzen araudia indarrean sartu arte.

- Gidabaimena ateratzeko azterketan interkomunikazio dispositibo debekatuak erabiltzea arau-hauste oso larria izango da (500 euroko isuna eta 6 hilabete berriz azterketara aurkeztu ahal izateko).

- Pertsonak eta merkantziak garraiatzeko enpresek gidarien erregistrora online sartzeko aukera izango dute, langileen gidabaimena indarrean dagoen ala ez jakiteko. Gorri (ez dago indarrean) edo berde (indarrean dago), besterik ez da zehaztuko informazioan.

- Gidabaimena lortzeko kontzientziazio eta sentsibilizazio ikastaroak ezartzea posible izango da. Ikastaroak online jasotzeko aukera izango da, beti ere gela birtual baten bidez.

- Edozein ibilgailu gidatzeko adingabeen alkohol tasa zero izango da.

 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X