Ia 10.000 positibo atzeman dira astebetean eta intzidentzia metatua 800 kasutik gertu dago Euskadin
9.720 positibo berri hauteman dituzte astebetean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta 14 egunetan pilatutako intzidentzia 791 kasukoa da 100.000 biztanleko.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak asteko buletin epidemiologikoa kaleratu du, abenduaren 2tik 8ra bitartekoa. Aipagarria da aste honetan bi jaiegun gehiago —abenduaren 6a eta 8a— egon arren (proba gutxiago egin ohi dira jaiegunetan), joan den astean baino PCR eta antigeno gehiago egin direla (guztira, 75.586; ia 3.500 gehiago), eta, hartara, 2.000 kasu gehiago zenbatu dira, ia 10.000 kutsatzeen langara helduta. Egun guztietan 1.000 positibo baino gehiago atzeman dira. Positibotasun tasa % 10 (ostiralean) eta % 15,7 (astelehenean) artean kokatu da.
Izurriaren adierazle nagusienek okerrera egin dute. Gora egin dute Osakidetzako ospitaleen sareko logela arruntetan daude pertsonen kopuruak (293, astelehenean baino 27 gehiago) zein larri dauden gaixoak (73 dira, duela lau egun baino 3 gehiago). Ospitaleratutakoen kopuruak ildo beretik jarraitzen du: 26 izan dira, igandean 30 izan ostean.
Bada salbuespenik. Astelehenean jazo zen moduan, R0 indizeak (positibo batek zenbat pertsona kutsatzen dituen adierazten du) beherantz egiten jarraitu du. Oraingoan, 15 ehunen jaitsi da, baina 1etik gorakoa da oraindik (1,08) —epidemiologoen aburuz, 1etik behera egotea da egokiena—. Gipuzkoak du indize txikiena (1,04) eta Bizkaiak eta Arabak berdina dute (1,11).
Ifrentzuan, Gipuzkoak utzi du pilatutako tasaren zenbaki puztuena: 1.200 kasutik gorakoa da jada (1.244, astelehenean baino 127 puntu gehiago). Araban duen eragina ere kezkatzekoa da, 800 puntuak gainditu berri baititu. Bizkaian dute datu txikiena, baina 488 kasukoa da 100.000 biztanleko (astelehenean baino 56 puntu gehiago).
Hala, Azpeitia, Arrasate eta Eibar udalerrietan, esaterako, 2.000 kasutik gorako intzidentzia dute (Azpeitian 3.000ra heldu da), koronabirusaren semaforoaren arabera. Kezkagarriak dira, halaber, Agurainen (Araba) eta Ondarroan (Bizkaia) pilatutako tasak, 2.876 eta 1.961 kasukoak, hurrenez hurren.
Haurrak, gehien kutsatzen direnak
Adinari erreparatuta, aurreko asteetako egoera bertsuan gaude. 6-12 urtekoen artean dago intzidentzia altuena: azken 14 egunetan, 100.000 haurretatik 2.213 kasu metatu dira. Zorionez, Osakidetza datorren astean bertan hasiko da talde horretakoak txertatzen. Adinez nagusikoen artean, 40-49 urtekoak dira zigortuenak (bitxia da, adin tarte horretako herritarren % 90 babestuta baitaude), 100.000 biztanleko 1.000 kasuko langa igarota.
Kontrara, intzidentzia txikiena adinekoen artean dago. 80-89 urtekoek 243 kasuko intzidentzia dute, eta 90etik gorakoek, 330koa.
Zure interesekoa izan daiteke
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.