1.680 salaketa eta 200 babes-agindu izan dira Hego Euskal Herrian indarkeria matxistagatik
1.680 salaketa jarri dira eta 200 babes-agindu ebatzi dituzte Hego Euskal Herrian indarkeria matxistagatik urteko hirugarren hiruhilekoan. Euskadin 1.322 salaketa izan dira udan, hau da, 2020ko epe berean baino % 9,2 gutxiago. Nafarroan, berriz, % 17,7 jaitsi da kopurua; izan ere, aurten 358 salaketa jarri dira eta iaz 435.
Hala ere, Euskadin ebatzi diren babes-aginduak % 42,8 egin dute gora, Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiak astelehen honetan argitaratutako ikerketaren arabera, 2020ko udan 84 izatetik aurten 120 izatera igaro baitira. Txostenaren arabera, Foru Erkidegoan uztaila eta iraila bitartean 87 babes-agindu eta segurtasun agindu ebatzi dituzte, 2020an baino 8 gutxiago.
Salaketen kopuruak behera egin duenez, genero-indarkeriaren biktimen tasa 10.000 emakumeko 13tik 10,7ra jaitsi da Foru Erkidegoan, Espainiako Estatuan hiruhileko honetan izan den txikiena.
Oro har, emakumeen aurkako indarkeriaren epaitegiek 45.091 salaketa erregistratu zituzten hirugarren hiruhilekoan Espainiar Estatuan, 2020ko epe berean baino % 5,2 gehiago, eta biktimen tasa 18,2koa izan zen, 2020an baino puntu bat handiagoa.
Txosten horren arabera, indarkeria matxistaren gorakada bigarren hiruhilekoan hasieran kokatu behar da, orduantxe hasi baitzen goranzko joera, pandemiak eragindako murrizketa gehienak kendu ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko parrokiek aldi baterako estalpea eman diete asiloaren zain dauden Maliko migratzaileei
San Joakin eta Santa Ana parrokiak eta Elurretako Andre Mariarenak ateak ireki dizkiete 20 maliarri. Salburuako Auzo Elkarteari esker, beste 20 etorkinek gutxieneko zerbitzuak dituzte. Asilo eskaerak tramitatzeko hitzorduak lortzea eragozten dien blokeoa tarteko, 300 maliar baino gehiago igaro dira jada Gasteiztik iazko udaz geroztik.
Bilbon arma zuriz egindako eraso baten egilearen bila ari da Ertzaintza
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 15:00ak aldera jakinarazi diote Ertzaintzari gizon bat zaurituta zegoela Bilbo Zaharrean. 33 urteko biktimak arma zuriz egindako zauriak zituen, eta Basurtuko Ospitalera eraman dute.
Amaitu dira pilaketak N-1 errepidean, Andoain parean
Bi kamioik eta auto batek ezbeharra izan dute 15:15ean, Donostiarako bidean. Ibilgailu astunek guraizearena egin dute, eta bidea trabatzen geratu dira. Ilara luzeak sortu dira, baina 18:45erako konponduta zeuden arazoak, eta zirkulazioa ohikoa zen.
Airearen kalitatea "egokia" da Iurretan, Smurfit Kappa paper fabrikan sutea piztu eta biharamunean
Iurretako Udalak nabarmendu duenez, gaur egindako analisien arabera, "ez dago osasunerako inolako arriskurik"; are gehiago, atzotik "parametroek behera egin dute" euriari esker. Suhiltzaileek gau osoa eman dute sua itzaltzen, eta han geratu dira, erretako materiala bustitzen. N-634 errepidea gaur goizean zabaldu dute berriro.
AP-8 autobidea itxiko dute Deban bihar, zuhaitzak mozteko
07:00etatik 20:00etara egongo da itxita, Bilborako bidean, eta trafikoa bypass baten bidez zuzenduko dute, Behobiarako bidea erabilita.
La Salleko ikasle ohiek egia eta erreparazioa eskatu dituzte Patxi Ezkiagaren biktimentzat
Ikasle ohiek elkarretaratzea egin dute hainbat hamarkadatan izandako sexu abusuak salatu eta ikastetxeari premiazko aldaketak eskatzeko.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon hilketa saiakeragatik
31 urteko gizon bat larri zauritu zuen, hiru labankada emanda, eta biharamunean atxilotu zuten, Zazpikaleetan.
Bi pertsona hipotermiak jota erreskatatu dituzte Igeldoko kala batean
Suhiltzaileak ur motorrekin iritsi dira Tximistarrira, eta bertan ez aurrera ez atzera zeuden bi pertsonak portura eraman dituzte, eta handik ospitalera.
Paper fabrika batean piztutako sute handi batek Iurretan eta Durangon errautsa egotea eragin du
Ez da inor zauritu Smurfit Kappa enpresaren kanpoaldean piztutako sutean. Suhiltzaileak kontrolpean dute sua, baina lanean jarraitzen dute N-634 errepidean, eta bi noranzkoetan itxita dago.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak Iparraldean euskara sustatzeko 2,47 milioi euroko fondoa eratuko dute
2025-2029 aldirako hitzarmenaren esparruan, 2026. urterako lankidetzaren ildoak jakinarazi dituzte. Batera egingo dituzten proiektuez gain, 2,47 milioi euro bideratuko dituzte Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragile pribatuen lana diruz laguntzera.