Hiru kasu baino gehiago atzeman arte ez legoke berrogeialdirik Euskadiko eskoletan
Hiru kasu atzeman arte ez legoke berrogeialdirik Euskadiko eskoletan, eta hirutik gora ikastetxe horri dagokion osasun eremuak erabakiko du. Kutsatzerik egonez gero, gela bakoitzaren egoera zehatza aztertuta erabakiko du Osasun Sailak, gela osoa etxera bidali, ala aurrez aurreko eskolekin jarraituko ote den.
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean jakitera eman duenez, gela berean hiru kutsatze gertatuta ez da berrogeialdirik ezarriko.
Hezkuntza Sailak ikastetxeetara bidalitako oharrean zehazten denez ikasgelan positibo bat egonez gero, gaixotasun bat edukitzeagatik zaurgarriak diren ikasleak soilik egin beharko dute proba eta koarentena.
Osasun Publikoaren Batzordeak zazpi eguneko epean edo laburragoan 5 covid-19 kasu edo ikasleen % 20 kutsatuta dauden ikasgelek berrogeialdia egitea aholkatuko zuen iragan ostiralean.
Soilik sare publikoan 800 irakasleren bajak ordezkatu behar izan ditu Hezkuntza Sailak, eguberri osteko eskolak bermatu ahal izateko, iaz halako lau. Aurrez aurreko eskolei eustea du lehentasun Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak.
6-12 urte bitarteko hamar ikasletik lau txertoaren lehen dosia jasota itzuli da ikastetxera oporren ostean. Hezkuntza sailburuak gurasoei seme-alabak txertatzeko eskatu die, eguberrien aurretik itxitako gelen % 97a txertatu gabeko ikasleena zela argudiatuz.
Urtarrilean azterketak dituzten EHU eta Deustuko Unibertsitateko ikasleei lasaitasun mezua igorri die kutsatuz gero azterketak bermatuta dituztela ziurtatu du Bildarratz sailburuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.