Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hego Euskal Herriko epaitegiek batez beste 19 salaketa jaso zituzten egunean iaz

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Genero Indarkeriaren kontrako Behatokiak iazko txostena atera du. Horren arabera, biktimak babesteko 697 agindu eta 1.309 zigor-epai eman zituzten, 2020an baino % 20 inguru gehiago.
EAEko eta Nafarroako 6.984 emakume izan ziren indarkeria matxistaren biktima 2021ean.
EAEko eta Nafarroako 6.984 emakume izan ziren indarkeria matxistaren biktima 2021ean. Argazkia: EFE

2021ean, indarkeria matxistaren biktimek egunean eta batez beste 19 salaketa aurkeztu zituzten euren erasotzaile gizonezkoen kontra. Guztira, 6.987 salaketa izan ziren, 2020ko datuen bueltan. Biktimak babesteko aginduak eta erasotzaileen kontrako zigor-epaiak, aldiz, hazi egin ziren.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Genero Indarkeriaren kontrako Behatokiak 2021eko txostena kaleratu du, eta bertan ageri dira datuok. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan ezberdina izan da salaketek aurreko urtearekiko, 2020arekiko, izan duten bilakaera. Izan ere, EAEn datu paretsuak izan ziren bi urteetan, baina Foru Erkidegoan 2020an % 9,2 jaitsi ziren aurkeztutako salaketak.

Joan den urtean zehar, organo judizialek (emakumeen aurkako indarkeriarako auzitegiek eta guardia epaitegiek) 1.145 babes-agindu ireki zituzten (% 18 gehiago). Aurkeztutako guztien artean, 697 onartu zituzten, 10etik 6 alegia, eta 448 ukatu, % 40.

Gainera, 1.309 zigor-epai igorri zituzten, aurreko urtean baino % 21 gehiago.

Espainiar Estatu osoan, iazko urtea salaketen % 8ko areagotzearekin amaitu zen, 2020ko zifren parean. Guztira, 162.848 salaketa jaso zituzten, 446 batez beste egunean.

Angeles Carmona Etxeko eta Genero Indarkeriaren Behatokiko presidenteak adierazi duenez, 2021eko datuek, laugarren hiruhilekoek bereziki, agerian uzten dute genero indarkeriaren biktima diren seme-alaben babesaren areagotzea. Izan ere, iaz indarrean sartu zen haurtzaroa eta nerabezaroa indarkeriaren aurrean babesteko Lege Organikoa.

Urte bereziki latza izan zen hildako adingabeei dagokienez, zazpi izan baitziren Espainiako Estatuan, 2020ko eta 2019ko zifrak bikoiztuz; hiru izan ziren urteotan. Behatokiak 2003tik jasotako datuek agerian uzten dute oraindik bikote harremanaren haustea, edo emakumeak harremana hautsi nahi duela iragartze soila, indarkeria matxistaren biktimentzako eta euren seme-alabentzako arriskua areagotzen duen faktorea dela.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X