2021ean EAEn egindako lau delitutik hiru ondarearen aurkakoak izan ziren
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak gaur goizean aurkeztu du 2021eko Euskadiko delinkuentzia-memoria Eusko Legebiltzarrean. Aipaturiko txostenean, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) gertatzen diren eta Ertzaintzak eta 15.000 biztanletik gorako udalerrietako udaltzaingoek zenbatutako lege-hausteak jasotzen dira.
Erkorekak azaldu duenez, 2021ean egindako delituen % 74,4 (82.989) ondarearen aurkakoak izan ziren, iruzurrak eta lapurretak batez ere. Ikertutako bost delitutik bat Internet bidez egindakoa da, eta, batez ere, iruzurrak, identitatea usurpatzea, mehatxuak eta hertsatzeak dira. Euskadin 2021ean egindako gainerako arau-hauste penalak pertsonen aurkako delituak izan ziren, eta, orokorrean, 2019an baino gutxiago izan ziren.
Horrela, Euskadiko delinkuentzia-tasa mila biztanleko % 50,4koa izan zen, eta % 8,4 jaitsi da, 2019koarekin alderatuta. Bestalde, Ertzaintzak 2021ean erregistratutako arau-hauste penalen kopuruan ere beheranzko joera hauteman da 2019ko datuekin alderatuta. Euskadi osoan, 111.594 arau-hauste penal izan ziren, 2019an baino % 8,1 gutxiago.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaian erregistratu ziren delitu gehien (62.437, 2019an baino % 8,1 gutxiago), Gipuzkoan (33.108, % 3 gutxiago) eta Araban (16.049, % 17,2 gutxiago) baino gehiago.
Hiriburuei dagokienez, delitu-kopururik handiena Bilbon zenbatu zen (25.949, 2019an baino % 10 gutxiago), Gasteizen (13.217, % 13,4 gutxiago) eta Donostiaren aurretik (12.705, % 5,9 gutxiago).
Delitu motak
Homizidioak: 2021ean EAEn burututako 11 hilketetako (6 Gipuzkoan, 3 Bizkaian eta 2 Araban) 2 emakumeen kontrako indarkeria kasuak izan ziren.
Sexu-erasoak: Aurreko urteko datuekin alderatuta, % 29 hazi arren, oraindik ere pandemia aurreko mailaren azpitik daude (% 7,2). Horrelako delitu gehienetan, biktima eta erasotzailea ezagunak dira.
Genero-indarkeria: Delituak egonkor mantendu dira azken urteotan. Ertzaintzak horrelako 5.052 delitu erregistratu zituen iaz. Bikotekideak edo bikotekide ohiak emakume baten kontra erabiltzen du indarkeria hori, eta Euskal Poliziak egiaztatu du lesioak eragiten dituztenak ugaritu egin direla.
Ziberdelinkuentzia: Ertzaintzak ikertzen dituen bost delitutik bat Internet bidez egiten da. Delitu mota hori gora egiten ari da urtez urte. 2021ean, 16.103 erregistratu ziren, 2019an baino % 12,5 gehiago. Ziberdelinkuentziaren esparruan, gehien egiten den delitua iruzurra da (14.338 erregistratu ziren iaz, 2019an baino % 7,8 gehiago), eta ondoren identitatea usurpatzea (651, 2019an baino % 120 gehiago) eta mehatxuak eta hertsatzeak (584, 2019an baino bi aldiz gehiago).
Gorroto delituak: Salaketa kopuruak gora egin du. 2021ean, 277 zenbatu ziren, 2020an baino % 15 gehiago. Gorroto delituen artean ugarienak arrazakeria eta xenofobia dira, eta identitate edo orientazio sexualaren kontrakoak dira ondoren.
Covid-19arekin lotutako delituak: Lege-hauste horiek behera egiten ari dira koronabirusaren zabalkundea eragoztea ezarritako murrizketekin baitu zerikusia. 2021ean, 1.216 arau-hauste izan ziren, 2019an baino % 61 gutxiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.