Hiri-antolamendu plana
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Horrelakoa izango da etorkizuneko Bilbo, 15.314 etxebizitza berrirekin

Bilboko Udalak Hiri-antolamendu Egitasmo Orokorra martxoaren 31n onartuko du, hamarkada bateko tramitazioaren ostean. Planak 2020ko abenduaren 18an behin-behineko onarpena jaso zuen, 2021eko bukaeran behin betiko onartzeko asmoz.
Bilbo. Artxiboko argazkia: Joseba Gomez
Bilbo. Artxiboko argazkia: Joseba Gomez

Mikel Ocio Bilboko Udaleko Hiri-antolamendu zuzendariak egitasmo orokorraren azken aldaketen berri eman du asteazken honetan, batzorde informatiboan. Bilboko Udalak Hiri-antolamendu Egitasmo Orokorra martxoaren 31n onartuko du, hamarkada bateko tramitazioaren ostean.

Planak 2020ko abenduaren 18an behin-behineko onarpena jaso zuen, 2021eko bukaeran behin betiko onartzeko asmoz.

1995etik indarrean dagoen plana ordezkatu behar duen egitasmoak lurzoru naturalaren babesa aitortzen du, urbanizatzea mugatuz. Horrela, lurzoru ez-hiritarrak 2.375 hektarea izango ditu.

Bestalde, plan berriak etxebizitza eskaerari erantzuna ematen dio, baina araudiak baimendutako gaitasuna agortu barik. Horrela, 15.314 etxebizitza berri inguru eraikitzea aurreikusten du.

Egitasmoak ez du biztanleriaren hazkunderik planteatzen, eta Bilboko bizilagunak finkatzeko helburua du, 345.000-350.000 bilbotar inguru.

Gainera, Euskadin indarrean dagoen legediak ezarritako estandarra baino babeseko etxebizitza portzentaje handiagoa aurreikusten du planak.

Horrela, babes sozialeko etxeak eta etxebizitza tasatuak % 45,67 izango dira, legez derrigorrezkoa gutxienez % 40 denean.

Etxebizitzak eraikitzeko planteamendua "zabalgune berririk" gabe egiten da. Espazio libreak 318,75 hektarea izango ditu, horietatik 157,7 hektarea hiri-lurrean eta beste 161 hektarea lurzoru ez-hiritarrean. Tokiko espazio libreentzako 125,49 hektarea gordeko ditu Udalak.

Azkenik, garraio arloan zenbait ekintza aurreikusten ditu dokumentuak: AHT Abandora heltzea, hegoaldeko tren saihesbidea, ekialdeko saihesbidea ixtea (Mirafloresetik Ibarsusira), Rekaldeko saihesbidea ezabatzea, Zorrotzan Feve eta Olabeagan Renfe lurperatzea eta trenbide-pasaguneak kentzea.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA - SAN SEBASTIÁN, 09/06/2025.- Un surfista en la playa de la Zurriola de San Sebastián, este lunes en el que se ha inaugurado la temporada en los arenales de Gipuzkoa. EFE/Juan Herrero
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donostiako Udalak hondartzen denboraldia aurreratzea aztertuko du, egun hauetako erreskateen ondoren

Jon Insausti alkateak adierazi duenez, hondartza denboraldia lehenago hasi behar den aztertuko da, edo agian zerbitzu zehatz batzuk, gune puntual batzuetan, baina hori datorren urteko aurrekontuen araberakoa izango dela azpimarratu du. Halaber, seinaletika indartzearen eta megafonia zerbitzuak lehenago aktibatzearen alde agertu da, Saguesen, esaterako, "arriskutsuak izan daitezkeen korronte konplikatuak" daudelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X