Gizon bat atxilotu dute Bilbon, beste bati labanaz erasotzeagatik Bilbon
47 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, labana batekin beste gizon bat zauritu izana leporatuta. Antza, liskar batean, atxilotuak beso batean ebakia eragin zion beste gizonari.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gertakaria atzo gauean gertatu zen, 22:00ak inguruan, Bilboko Rodriguez Arias kalean. Ingurua zaintzen ari zen herritarren babeserako patruila bat gertaeraren lekura hurbildu zen, eta biktimak ezkerreko besoan ebakia zuela egiaztatu zuen.
Dirudienez, ustezko erasotzaileak lekutik ihes egin zuen, baina Ertzaintzak handik gutxira aurkitu zuen. Gizonak odol-arrastoak zituen eskuetan, eta ustez erasoan erabilitako labana soinean zeraman.
Atxilotua polizia-etera eraman dute, epailearen esku jarri aurretik. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, aurrekariak ditu antzeko delituengatik.