Hasi dira Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko probak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Batxilergoko 12.105 ikasle eta Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo bat egin duten 662 Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) egiten ari dira asteazken honetatik hasita, hiru egunez, EHUk ohar batean jakinarazi duenez.
12.767 horiei aurreko ikasturteetako 585 ikasle gehitu behar zaizkie, nota igotzeko irakasgai espezifikoetara aurkezten direnak.
Batxilergoko ikasle gehienek, lautik hiruk (% 76), euskaraz egingo dituzte azterketak eta % 23k, gaztelaniaz. Datuak orekatuagoak dira Lanbide Heziketako ikasleei erreparatuz gero (% 56k euskaraz, eta % 43k, gaztelaniaz).
Sexuari dagokionez, erdia baino gehiago emakumezkoak dira (% 57), eta % 42, gizonezkoak. Lanbide Heziketako ikasleek, baina, profil femeninoagoa dute (% 63 % 32ren parean).
Probak EHUk EAEko hiru lurraldeetan dituen campusetan egingo dituzte: 1.665k egingo dute Arabako Campusean, 6.038k Bizkaikoan eta 4.359 Gipuzkoakoan.
Bi urteren ondoren, pandemiak ezarritako murrizketatik libre egongo dira azterketak (maskara, adibidez, ez da nahitaezkoa izango), baina ikasgelak aireztatzeko protokoloa ezarri du EHUk.
Azkenik, premia bereziak dituzten 513 ikaslek unibertsitatera sartzeko ebaluazio proba egiteko egokitzapenak beharko dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Berriobeitiko rokodromo batean, lan-istripuz
51 urteko gizona altuera handitik erori da instalazio horietan lanean ari zela.
Egoera bere onera itzuli da N-1 errepidean Andoainen, Irunerako noranzkoan, istripu baten eta auto-ilara luzeen ondoren
10:00 inguruan istripua izan da kamioi baten, autobus baten eta hiru autoren artean, eta, zauriturik izan ez bada ere, errepidea erabat itxi behar izan dute eta auto-ilara luzeak sortu dira, 6 kilometrorainokoak.
Etxebarri erretegia, Macarfi gidako 'Top of the Tops' zerrendan
Gainera, Azurmendi eta Molino de Urdaniz Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako jatetxe onenak izendatu dituzte. Gainera, urteko bigarren irekiera onenaren aitortza eman diote Itzuli jatetxeari.
Mancisidor: "Erakundearen hizkuntza politikak orain arteko estandar altuei eutsiko die"
"Hori da orain arte izan dudan konpromiso irmoa, eta aurrerantzean ere horri eustea espero dut", nabarmendu du Mikel Mancisidor Ararteko berriak, Eider Hurtadok Radio Euskadin egindako lehen elkarrizketan.
Albiste izango dira: Kopako ospakizunak Gasteizen, lau urteko gerra Ukrainan eta O23ko agirien desklasifikazioa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Kosner Baskoniaren ospakizunak, zuzenean, EITBn
Kopako txapeldunari Andre Maria Zuriaren plazan egingo zaion harrera zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en, ETB2n eta ETB On plataforman, 18:45etik aurrera.
26 urteko kartzela-zigorra ezarri diote Donostian hiru adingaberi sexu-erasoak egin zizkien masajistari
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du auzipetuak jarritako helegitea, eta berretsi egin du Gipuzkoako Auzitegiaren epaia. 17 urteko zaintzapeko askatasuna ere ezarri zion horrek, espetxe-zigorra bete eta biktimei 40.000 euroko kalte-ordaina ordaindu ondoren.
Gorpu bat topatu dute Txingudiko badian, eta Irunen desagertutako gizonarena izan daiteke
Hilaren 15etik dago gizona agertu barik, Bidasoa ibaira salto egin eta gero, ustez lapurreta batean parte hartzen ari zela Ertzaintzako agenteek antzeman ostean.
Voxek EHUn egindako ekitaldiaren aurrean hartutako erabakiak "egokiak" izan direla defendatu du Joxerramon Bengoetxeak
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak nabarmendu duenez, hartutako erabakien helburua Voxek campus huts bat aurkitzea zen. "Prebentzio neurri hori osasun-hesitzat har dezakegu", gaineratu du.
Furgoneta baten gidaria hil da trenak aurretik eramanda, Kuartangon
Istripuaren ondorioz, Bilbo-Miranda Ebro lineako zirkulazioa eten dute, eta garraiobide alternatiboa eskaini diete erabiltzaileei.