Hasi dira Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko probak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Batxilergoko 12.105 ikasle eta Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo bat egin duten 662 Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) egiten ari dira asteazken honetatik hasita, hiru egunez, EHUk ohar batean jakinarazi duenez.
12.767 horiei aurreko ikasturteetako 585 ikasle gehitu behar zaizkie, nota igotzeko irakasgai espezifikoetara aurkezten direnak.
Batxilergoko ikasle gehienek, lautik hiruk (% 76), euskaraz egingo dituzte azterketak eta % 23k, gaztelaniaz. Datuak orekatuagoak dira Lanbide Heziketako ikasleei erreparatuz gero (% 56k euskaraz, eta % 43k, gaztelaniaz).
Sexuari dagokionez, erdia baino gehiago emakumezkoak dira (% 57), eta % 42, gizonezkoak. Lanbide Heziketako ikasleek, baina, profil femeninoagoa dute (% 63 % 32ren parean).
Probak EHUk EAEko hiru lurraldeetan dituen campusetan egingo dituzte: 1.665k egingo dute Arabako Campusean, 6.038k Bizkaikoan eta 4.359 Gipuzkoakoan.
Bi urteren ondoren, pandemiak ezarritako murrizketatik libre egongo dira azterketak (maskara, adibidez, ez da nahitaezkoa izango), baina ikasgelak aireztatzeko protokoloa ezarri du EHUk.
Azkenik, premia bereziak dituzten 513 ikaslek unibertsitatera sartzeko ebaluazio proba egiteko egokitzapenak beharko dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko metroko tren batean izandako matxurak atzerapenak eragin ditu sare osoan
Abandoko eta Alde Zaharreko geltokien artean geratu da tren bat ez atzera ez aurrera, 21:15 inguruan, eta ondorioz, sare osoan atzerapenak izaten ari dira.
Basauriko ikasleen familiek protesta deitu dute ostegunerako, jangeletan "janari duina" eskatzeko
Basauriko Guraso Elkarteek Hezkuntza Sailari ohartarazi diote, "sukalde zentralaren edo sukalde bertikalen gainetik", "janaria bera benetan aldatzea" eskatzen dutela.
Santutxuko Luis Briñas BHI ikastetxean pasilloetan eman dituzte gaur eskolak, ikasgeletan bero jasanezina zegoelako
EITBk jakin ahal izan duenez, 35 gradu zeuden ikasgeletan. Hori dela eta, ordutegi jarraitua aste honetara aurreratu behar izan dute.
Iruñeko herritarrek Erorien Monumentua eraberritzeko bi proposamen baloratu eta ekarpenak egin ahal izango dituzte
Epaimahaiak "Harriak Hitz" eta "Itzaletik Argira" proiektuak aukeratu ditu Erorien Monumentua eraldatzeko lehiaketara aurkeztu ziren 21 lanen artean, eta orain Iruñeko herritarren txanda izango da, ekainaren 10erako aurreikusitako parte-hartze prozesu baten bidez horiek baloratu eta ekarpenak eigteko.
Basaurin estreinatuko dute zazpi ikastetxeri zerbitzua emango dion lehen sukalde zonala
Basaurin ezarriko dute EAEn, lehen aldiz, eskola sukaldeen eredu mistoa, eskoletako sukaldeak eta sukalde zonala integratuko dituena. Guztira, zazpi ikastetxe publikoren bazkaria prestatuko dute elkarrekin.
Tabakoarekin lotutako heriotza tasa % 98 hazi da emakumeen artean Euskadin, 2001 eta 2020 bitartean
Bereziki, 55 eta 74 urte bitarteko emakumeen taldeak sortzen du kezka, horien artean eguneroko kontsumoa % 3,8 tik % 15era igaro baita 2004tik eta 2023ra.
2028tik aurrera, Baxoako espezialitate bat eta ahozko probaren zati bat euskaraz egin ahalko dute Ipar Euskal Herriko ikasleek
Edouard Geffray Frantziako Hezkuntza ministroak egin du iragarpena, bart, hedabide bati eskaini dion elkarrizketan. Aldaketa horrekin hezkuntza elebidunak legezko markoa izango duela nabarmendu du.
Epaimahaiak Tuterako jaietako kartel irabazlea erretiratu du adimen artifizialaren bidez sortutakoa izateagatik
Erabakia aho batez hartu du epaimahaiak astelehen honetan egindako bileran. Halaber, Raul Lopezen "Timbaleros de Tudela" lanari eman dio lehen saria.
Zer dakigu ebolaren Bundibugyo aldaeraren aurka garatzen ari diren txertoez?
Osasun agintariak erlojuaren kontra ari dira lanean ebolaren Bundibugyo aldaeraren agerraldia geldiarazteko txertoak eta tratamenduak aurkitzeko. ‘Zaire’ izeneko aldaera izan da orain arte gehien agertu dena, eta aldaera berri horri aurre egiteko ez dago ez txertorik, ezta onartutako tratamendurik ere.
30 pertsona artatu eta horietako hiru ospitaleratu dituzte Euskadin, asteburuan, tenperatura altuengatik
2 eta 74 urte bitartekoak dira artatutako pertsona guztiak, eta zorabioengatik, nekeagatik eta desorientazioagatik artatu dituzte.