Kanpoko igerilekuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Artxandako, Txurdinagako eta Errekaldeko kanpoko igerilekuak larunbatean irekiko dituzte Bilbon

Murrizketarik ez da izango: edukiera % 100ekoa izango da, eta herritarrek ez dute zertan aurretiko hitzordurik eskatu. Irailaren 11ra arte izango dira zabalik, 10:00etatik 21:00etara (irailean, 20:00etara arte). Sarrerak eta bonuak, nahi izanez gero, Interneten erosi ahalko dituzte, aurretik.
Errekaldeko kanpoko igerilekua, artxiboko irudian
Errekaldeko kanpoko igerilekua, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

Bilbao Kirolakeko kiroldegietan, larunbatean hasiko da udako denboraldia; izan ere, egun horretan, hilak 11, Artxandako, Txurdinagako eta Errekaldeko kanpoko igerilekuak zabalduko dituzte. Kanpaina herritar guztientzako da, harpidedunentzat zein harpidedunak ez direnentzat, edukierak % 100ekoak izango dira, herritarrek ez dute izango zertan aurretiko hitzordurik eskatu instalazioetara sartzeko, eta solariumeko guneak, hau da, eguzkia hartzeko guneak, ez dituzte partzelatuko.

Artxandako, Txurdinagako eta Errekaldeko kanpoko igerilekuak egunero irekiko dituzte, asteburuetan eta jaiegunetan barne, irailaren 11ra arte. Ekainean, uztailean eta abuztuan, 10:00etatik 21:00etara bitartean izango dira zabalik; irailean, berriz, 20:00etara arte.

Gainera, eta hori berritasuna da, erabiltzaileek, aurten, aukera izango dute sarrerak eta bonuak aurretik erosteko, "modu erraz eta arinean", www.bilbaokirolak.eus web orrian. Hori bai, erosketa telematikoa egiterik ez duten herritarrek kiroldegietan ere lortu ahalko dituzte sarrerak.

Halaber, udaran, San Ignazioko eta Zorrotzako barneko igerilekuak zabalik izango dira, ur-aisialdiko gune gisa.

Murrizketarik ez

Testuinguru horretan, Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol zinegotziak udako denboraldiaren aurkezpenean zehaztu duenez, edukierak % 100ekoak izango dira; hori bai, ohi bezala, sarbidea kontrolatuko dute, bai eta murriztu ere mugara iritsita, bai solariumeko gunean baita ur-gunean ere.

Harpidedunak ez diren erabiltzaileek, arestian esan bezala, aukera izango dute sarrera aurretik erosteko; hala egitekotan, emandako posta elektronikoan jasoko dute sarrera, eta sarrerako QR kodea erakutsi beharko dute, hau da, ez dute izango zertan inprimatu. Banku-txartela baliatu ahal dute ordaintzeko, bai eta Bizum sistema ere. Gertatuko balitz erabiltzaile batek sarrera duela erosita eta ez duela sartzerik edukiera mugara heldu delako, urtebete izango luke nahi duenean erabiltzeko.

Kiroldegietan ere erosi ahal dituzte sarrerak herritarrek; beharko balute, Bilbao Kirolakeko langileen laguntza jasoko dute, eta ordainketa eskudirutan egiteko aukera izango da.

Eskumuturrekoak

Bilbao Kirolakek, herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak modernizatzea helburu, instalazioetara sartzeko eskumuturrekoak ere gauzatu ditu. Aldageletako armairuak ireki eta ixtea ere ahalbidetzen du gailu horrek, eta beste hainbat funtzionalitate izatea aurreikusi dute.

Eskumuturreko horietako bat nahi izatekotan, herritarrek web orriaren eskatu beharko dute, eta Bilbao Kirolakek dituen 11 kiroldegietako edozeinetan jaso ahalko dute, erosketa-ordainagiria aurkeztuta; kiroldegietan ere eskatu ahal dute. Bi neurri izango dira eskuragarri, bata umeentzat eta bestea, handiagoa, umeentzat. Bilbao Kirolakek udara baliatuko du ohiko itxiera teknikoak egiteko; beharrezkoak dira, urteroko mantentze-lanak egiteko.

Errotetak esan duenez, "ziur" daude: "Kanpaina bikaina izango da". Herritar guztiek gozatu ahalko dute kanpoko igerilekuez: "Aisialdi osasungarriko aukera oso ona da, Bilbotik irten gabe ondo pasatzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X