ESKOLA TXIKIEN JAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Herri txikien eta auzoen biziraupenerako "ezinbestekoak" direla eskola txikiak aldarrikatu dute Errezilen

'Eskola Txikiak Bizirik' leloarekin, 34. urtez ospatu dute igande honetan Gipuzkoako Eskola Txikien jaia. 10:00etan hasi eta 20:00ak arteko egitaraua izango da.
"Eskola txikiak bizirik" lelopean, egitarau oparoa antolatu dute Gipuzkoako Eskola Txikien 34. jaian. Lizartzak hartuko dio lekukoa jaiari datorren urtean.
18:00 - 20:00
Herri txikien eta auzoen biziraupenerako ''ezinbestekoak'' direla eskola txikiak aldarrikatu dute Errezilen

Gipuzkoako Eskola Txikien jaia ospatzen ari dira igande honetan Errezilen. 2021eko ekainean Aizarnako eskolak emandako lekukoari jarraiki, 34. Eskola txikien jaia da aurtengoa. 'Eskola Txikiak Bizirik' leloarekin jarraitzen da urterik urte jaia antolatzen, eta Errezilen, bigarren aldiz ospatuko da jai hau, 1995ean antolatu baitzuten lehen aldiz.

10:00etan izan da hasiera ekitaldia, Jokin Bildarrak Hezkuntza sailburua bertan zela, eta ondoren, hainbat ekitaldik hartu dituzte herriko kaleak. "Txikiaren handitasuna" aldarrikatu du Bildarratzek eta eskola txikien papera herrien biziraupenean.

Jaiaren antolakuntzan ibili da Errezilgo hezkuntza komunitatea urtebetez. Hala, Gipuzkoako eskola txikien arteko hartu-emana sustatzeko proposamen didaktikoak egin dira San Martin eskolatik gainerako eskoletara, eta proiektuaren emaitza gisa, kartel erakusketa eta "elkar ezagutuz" txapelketa egingo dira gaur.

Halaber, Errezilgo Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek, Maria Dolores Agirre (Errezil, 1903-Donostia, 1997) euskal idazle, itzultzaile, irrati esatari eta euskara irakaslea ezagutzeko proiektuan murgildu dira eta bere biografian oinarritutako antzerkia aurkeztuko dute.

Lizartzako eskola txikia izango da datorren urteko jaiaren antolatzailea.

Jaiaren hasiera. Argazkia: EITB Media Jaiaren hasiera. Argazkia: EITB Media

Eskola txikien jaiko egitaraua:

10:00 - 11:00 Harrera ekitaldia

11:00 - 14:00 Batukada herrian barrena, herriko produktuen azoka, herri kirolak, puzgarriak, trebezia zirkuitua, zirko tailerra, eskalada txokoa, sormen tailerrak eta "Elkar ezagutuz" jolasa

14:30 - 15:30 Bazkaria

15:30 - 17:00 Andoni Ollokiegiren kontzertua

17:00 - 17:30 Ikasleen antzerkia: "M. Dolores Agirre"

17:30 - 18:30 "Baserriko porrusalda" clown emanaldia

15:00 - 19:00 Puzgarriak

18:30 - 20:00 Argizulo Dub Station taldearen kontzertua

Egun osoan Errezil Sagarraren Ibilbidea.

Errezilgo San Martin eskolako zuzendariak Eskola Txikien izaeraz eta errealitateaz hitz egin du eitb.eus-ekin. Eskola txikien egoera ona dela dio; pandemiak hautsitako harremanak berreskuratzea dute orain lehentasuna.

Miryam Urrutibeaskoa: "Eskola Txikien festa antolatu behar izateak asko lagundu digu lehengora bueltatzen"

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X