Hezkuntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioan Estatu osoan komunak diren probak txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Hezkuntza ministroak aurreratu duenez, proba "apur bat homogeneoago" bat prestatzen ari dira. Ebaluazio eredu berri hori 2024ko ekainerako prest eduki nahiko luke Espainiako Gobernuak.
Nafarroako ikasleak, aurtengo probetan.
Nafarroako ikasleak, aurtengo probetan. Argazkia: EFE

Espainiako Gobernuaren Hezkuntza Ministerioa Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioan (USE, arestian selektibitatea zena) Estatu osoan komunak izango liratekeen probak txertatzeko zirriborroa prestatzen ari da, Pilar Alegria Hezkuntza ministroak baieztatu duenez. 

Alegriaren arabera, proba "apur bat homogeneoago" bat prestatzen ari dira eta zirriborroa uztailerako eduki nahi dute prest. Ministerioaren asmoa da 2024ko ekainean indarrean sartzea, hortaz, datorren urtean Batxilergoan izena ematen dutenei eragingo die. 

Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) Hezkuntza eskumena du, eta berari dagokio ebaluazioa diseinatzea EHUrekin batera. Azterketak curriculumaren arabera zehazten dira, edukien % 50 euskal curriculumari dagozkio, eta beste erdia komuna da Estatu osoan. Azterketak, baina, erkidegoetako Hezkuntza arduradunek prestatzen dituzte, eta, hala, ezberdinak izan ohi dira, eta zenbaitetan zailtasun maila desberdina dute.

Hain justu, Hezkuntza Ministerioak berari dagokion curriculumaren araberako probak diseinatu nahi ditu, Estatu osoan "homogeneoagoak" izan daitezen. 

Pilar Alegria buru duen Ministerioa erkidegoen eta unibertsitateen arduradunekin hartu-emanetan da. "Ekin baino lehen eta hezkuntza araua zehaztu baino lehen, eskuduntza duten agenteei entzun behar diegu, eta hori da egiten ari garena", adierazi du Jerez de la Fronteran (Cadiz) egindako adierazpenetan.

Testua erkidegoetako Hezkuntza arduradunei azalduko zaie lurralde arteko batzordean, eta Estatu Kontseiluaren eta Unibertsitate Publikoen Errektoreen Konferentzia (CRUE, gazteleraz) oniritzia jaso beharko du. Azken horretan presidenteorde kargua du Eva Ferreira EHUko errektoreak.  

Alegriak aurreratu duenez, eredu berriak "erkidegoen eta unibertsitateen autonomia" errespetatuko du, baina proba "apur bat homogeneoagoa" izango da. 

Bildarratz: "Ebaluazioak ikasten den eremutik ahalik eta hurbilena behar du izan"

Gaiaren inguruan galdetuta, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak erantzun du ebaluazioa "ikasleak ikasten duen eremutik ahalik eta hurbilen" izatea nahi duela "kalitateari eta prestakuntzari" kalte ez egiteko.

Ildo horretan, zuhur agertu da, eta eztabaida nola garatzen den zain egoteko deia egin du. 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X