La Oreja de Van Gogh, Viva Suecia, Pasion Vega eta Victor Manuel Bilboko Aste Nagusian
La Oreja de Van Gogh, Viva Suecia, Pasion Vega eta Victor Manuelek osatuko dute Bilboko Aste Nagusiko kontzertuen kartela.
Udalak joan den hilabetean iragarri zituen Ana Mena, En Tol Sarmiento (ETS), Dani Fernandez, Bulego, Mikel Urdangarin eta El Drogas talde eta abeslarien kontzertuak.
Era berean, ostegun honetan iragarri dira Oscar Martinez, Leo Rizzi eta Ainoa Buitrago abeslaria bilduko dituen Los 40 Principalesen kontzertua eta Sergio Blazquez DJaren eskutik etorriko den Megastar Coperen ikuskizuna.
Hurrengoak dira Bilboko Aste Nagusiko kontzertuak:
ABANDOIBARRA
- Larunbata, 20, 23:30ean: Mikel Urdangarin eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa (BOS)
- Igandea, 21, 23:30ean: Victor Manuel
- Astelehena, 22, 23:30ean: El Drogas
- Asteartea, 23, 23:30ean: Viva Suecia
- Asteazkena, 24, 23:30ean: La Oreja de Van Gogh
- Osteguna, 25, 23:30ean: Bulego
- Ostirala, 26, 23:30ean: Dani Fernández
- Larunbata, 27, 23:30ean: Pasión Vega
EUROPA PARKEA
- Asteazkena, 24, 00:00etan: Ana Mena
- Osteguna, 25, 00:00etan: Los 40 principales
- Ostirala, 26, 00:00etan: En Tol Sarmiento (ETS), Gaztea
- Larunbata, 27, 00:00etan: Megastar Cope
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda