OSASUN ETXEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hazteria kasuei "hurbileko jarraipena" egitearen garrantzia nabarmendu du Zubiak

Hazteria edo sarna larruazalaren infekzio parasitarioa da. Azkura handia sentitzea ohikoa da, batez ere gauez. Gaitzari aurre egiteko hainbat aholku eman ditu gaur, "Osasun Etxea" saioan, Felix Zubia medikuak.
Artxiboko irudi bat
Artxiboko irudi bat

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak sarna edo hazteria zaintzeko eta kontrolatzeko protokoloa eguneratu dute, azken hilabeteetan izandako kasuen gorakadaren aurrean. Helburua gaixotasun horren transmisioa kontrolatzea da. Gai hori izan du hizpide, besteak beste, Felix Zubia  Donostia Ospitaleko ZIUko buruak Euskadi Irratiko "Osasun Etxea" irratsaioan. Horren hitzetan, oso kutsakorra den gaitza da hazteria, eta beraz, berebiziko garrantzia du kasuren bat atzematen den unetik hurbileko jarraipena egitea, ukitze hutsarekin kutsatzen baita.

Hainbat aholku eman ditu Zubiak, kutsatzeak eteteko:  kutsatutakoek erabilitako izarak edota arropak ondo garbitu behar dira, eta oso garrantzitsua da, baita ere, krema egokia ematea kutsatutako azalean.

Zer da sarna edo hazteria?

Hazteria edo sarna larruazalaren infekzio parasitarioa da. Azkura handia sentitzea ohikoa da, batez ere gauez, eta eskuetako eta oinetako hatzetan, eskumuturretan, ukondoetan, sabelaldean, izterretan, genitaletan eta tolesduretan (besapeak, bularren azpian, ipurmasailen artean, etab.) 

Gaixotasuna eragiten duen akaro honek ez du ez salto ez hegan egiten. Edozein kutsa daiteke gaixoaren larruazala gutxienez 15-20 minutuz ukituz gero edo kutsatuta pertsonaren objektu pertsonalak ukituz gero (arropa, eskuoihalak, oheko arropa...).

Kontaktuaren ondoren, 4 eta 6 aste bitartean igaro daitezke sintomak (azkura) agertzen hasi arte. Sintomarik gabeko aldi horretan kutsatzeko arriskua dago.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X