Zementuaren industriak atmosferara doazen CO2 emisioen % 8 sortzen du: nola murriztu haren eragina?
Zementuaren industriak atmosferara doazen CO2 emisioen % 8-10 sortzen ditu. Datu hori abiapuntu, eitb.eus INGURUBIDE Bilbo hiri iraunkorrerako baliabide zentroan izan da, eta Diana Garcia proiektu arduradunak gakoak eman dizkigu industria horrek emisio gutxiago sortu ahal izateko. Klima aldaketaren aurkako borrokak orain du nazioarteko eguna, eta helburu hori oso garrantzitsua da borroka horren testuinguruan.
Zergatik kutsatzen du zementuak hainbeste?
Diana Garciak nabarmentzen duenez, produktu batek zenbat kutsatzen duen aztertzen dugunean "horren etapa gehiago hartu behar dira kontuan", ez soilik erabilera; hau da, erreparatu behar zaio "lehengaiaren erauzketari", baina, halaber, lehengaiaren tratamendua, "zementu bihurtzeko", eta, zementua produktu gisa lortuta, "garraioa".
Zer egin ahal dugu eragin hori murrizteko?
Diana Garciaren esanetan, zementuaren bizitza "zirkulu" bat balitz bezala ulertu beharko genuke. Ekodiseinua izeneko kontzeptuan sakondu du: "Zementuaren hasierako pentsamenduetan, ekodiseinua bururatu behar zaigu. Etapa guztiak hartu behar dira kontuan", lehengaia erauzi aurretik ere.
Nola egin, eraikin bat jasangarriagoa izan dadin?
Javier Sanchez INGURUBIDEko koordinatzailearen arabera, "bereziki, eraginkortasun energetikoaren alde egitea da kontua". Berriztatze edo birgaitze bat egin behar dugunean, kontuan hartu beharko genituzke honako arlo hauek: "Aireztapena, etxebizitzaren barneko kontsumoak, eta, horrez gain, gaiak birziklagarriak izatea".
Hori, obra berrian, "nahiko erraza da"; eraikin bat berriztatu behar dugunean, aldiz, "kontzeptu horiek guztiak apurka-apurka sartu beharko genituzke: bestelako gaiak bilatu, bigarren erabilerako lehengaia…".
Ordezko gai horietako adibide gisa, Javier Sanchezek lastoa aipatu du. Hurrengo bideoan, halaber, eraikuntza modularra du hizpide: "Pausoak laburtu egiten ditu, eraikuntza prozesuan; eta edozein pauso laburtzeak esan nahi du atmosferara CO2 emisio gutxiago iritsiko direla".
INGURUBIDE Bilbo hiri Iraunkorrerako baliabide Zentroa da, eta Berdeago Jasangarritasunaren Europako Elkartetik kudeatzen da. Han dira Diana Garcia eta Javier Sanchez.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.