Armiñonen zein Iparraldeko eta Kantabriako mugetan arreta eskatu du Trafiko zuzendaritzak, zubia amaitzean
Abenduko zubia amaitzear den honetan, Sonia Diaz de Corcuera Trafikoko zuzendariak zuhur gidatzeko eskatu du datozen orduetan.
Ohikoa denez, trafiko bolumen handia espero da euskal errepideetan, Kantabria, Iparralde, Burgos eta Madril aldera, bereziki. Armiñongo lotunean (lehengo AP-1 eta A-1 errepideak lotzen diren lekuan), AP-8 autobidean Iparralderako noranzkoan, eta A-8 errepidean Kantabriako mugan espero dira auto-ilara handienak.
Azken puntu horretan, Kantabriako mugan, gerta daitezkeen istripuen edo matxuren eragina murrizteko asmoz, garabi zerbitzu hitzartua jarri du Eusko Jaurlaritzak Uriosten (Suhiltzaileetarako sarbideko biribilgunean) eta El Hayan (Cobarongo lotunean).
Zehazki, 400.000 joan-etorri aurreikusi zituen Trafiko zuzendaritzak 10 egun hauetarako A-8an, Kantabriako noranzkoan; 240.000, AP-8 autobidean Iparralderantz, eta 255.000, Armiñongo lotunean.
Bidaiatu aurretik errepideen egoerari eta eguraldiaren iragarpenari buruzko informazioa eskuratzea gomendatzen du Eusko Jaurlaritzak, eta atsedenaldiak egitea gutxienez bi orduz behin edo 200 kilometroz behin.
Trafikoari buruzko informazioa trafikoa.euskadi.eus webgunean, @trafikoaEJGVren Twitter kontuan eta 011 telefonoaren bidez eskura daiteke eta eguraldiaren iragarpena euskalmet.euskadi.eus-en kontsulta daiteke.
Zure interesekoa izan daiteke
Legebiltzarrak onartu egin du adin txikikoen udalekuetan babesa indartzeko Legea izapidetzea
EH Bilduk eta Sumarrek, aintzat hartzea babestu arren, prozedura kritikatu dute, eta PPk eta Voxek erreforma "zuritzea" dela esan dute.
Noelia eutanasia eskatu zuen Bartzelonako gazteak gaur jasoko du, epaileak onartu ostean
25 urteko emakumeak bere erabakiari eutsi dio, nahiz eta aita aurka agertu, Espainian legezko bide guztiak agortuta eta Giza Eskubideen Europako Auzitegira jota.
Meta eta Google, 2,6 milioi euro ordaintzera behartuta, gazte bati eragindako menpekotasunagatik
Antsietatea, depresioa edo gorputz-dismorfia dira gazteak pairatutako kalteetako batzuk. “Haurrak mendekotasuna egiten dituen eta osasungaitzak diren produktuak diseinatzen dituzte”, adierazi du abokatuak.
Hondarribiak gaur onartuko du bere II. Berdintasun Plana, Alardearen inguruko gatazka bideratzeko neurriak jasoko dituena
Planak “emakumeen eskubideen defentsan jasandako indarkeria aitortzeko formulak" bilduko ditu.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.
Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak
Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan.
Eureka! Zientzia Museoak ekainaren amaieran itxiko ditu ateak, 25 urteren ondoren
Kutxa Fundazioak ATENEA proiektua bultzatuko du, Tabakaleran, eta jakintza-eredu irekiagoa eta diziplinartekoa proposatuko du.
Hondarribiak "berariaz" landuko du Alardea Berdintasun Planean, "gatazkaren konponbidean aurrera egiteko"
Udal arduradunek esan dutenez, Emakundek egindako txosten batek ezartzen du Berdintasun Planak gai horri heldu behar diola, "parte-hartzean dauden desorekak direla eta".
Fiskaltzak 22 urteko eskaerari eutsi dio adingabeei sexu-proposamenak egiteagatik epaitutako Irungo irakaslearentzat
Defentsak, bere aldetik, absoluzioa eskatu du, irakasleak ustezko biktimekin "adiskidetasun" harreman soila zuela eta deliturik ez duela egin iritzita.